Euskaltzaleen Topagunea

“Memeka” gazteei zuzendutako euskarazko meme- lehiaketa martxoaren 20an abiatuko dute Azkue Fundazioak eta Iametzak

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta, gehienetan, jatorrizko irudi, bideo edo testu baten nahasketa satirikoan oinarritzen dena.

Memeak komunikazio bitarteko eta elementuak dira gazteentzat, eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte, euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo besterik gabe lagunekin dibertitzeko. Umorea, satira, ironia… lantzen dituzte gazteek bitarteko grafikoen bidez, eta hizkuntza funtsezko elementua bilakatzen da jolas horretan.

Memeka lehiaketa gazteek euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik. Aldi berean, ekimen honek agerian uzten du euskal hizkuntzak eta kulturak aro digitalean garrantzitsuak eta zirraragarriak izaten jarrai dezaketela.

Memeak egiteko, gazteek irudi garbiak eskuratu ahal izango dituzte
www.memeka.eus webgunean, eta gero, irudiotan testuak txertatu. Letra tipoaren kolorea eta mota pertsonalizatzeko aukera ere izango dute; irudiaren gainean erabiltzeko eranskailu (sticker) ezagunak ere izango dituzte eskura. Memeak argitaratuz gero, Memeka webguneko katalogo orokorrean kontsultatu eta erabili ahal izango dituzte gainerako erabiltzaileek.

Exit mobile version