Mintzalagunok egunpasa Durangon!

 

Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. Abenduaren 1era arte eman daiteke izena herri bakoitzeko dinamizatzailearen bitartez edo hemen.

 

Elkar izugarri bota dugu faltan, ohituta gaudelako urtean zehar txoko baten edo bestean elkarrekin MintzaPoza praktikatzera; dela Mintzatxotx, dela Mintza Eguna, direla ekintza bateratuak, dela Durangoko Azoka…
Bi urte pasa ditugu elkartu ezinik, eta badirudi abenduaren 4an, azkenean, beteko dela aspaldian behar genuena: pantailak alde batera utzita, Euskal Herriko mintzalagunok elkartzea!

Hamar eurotan jarri dugu autobusa hainbat herritatik, MintzaPoza praktikatu nahi duten guztientzat (Mintzapraktikan ez dabiltzan lagunak ere animatu ditzakezue etortzera!) eta, nola ez, egunpasarako egitaraua ere osotu dugu, sorpresatxo eta guzti…

 

Izen ematea abenduak 1era arte

Autobuserako edo/eta bazkarirako abenduaren 1era arte eman dezakezue izena herriko dinamizatzailearen bitartez edo lotura honetan sartuta.

 

• Autobusak honako herrietan hartu ahalko dira (10 euro):

ELIZONDO- DONEZTEBE-BERA-HENDAIA – HONDARRIBIA
IRUÑEA-GASTEIZ- LEGUTIO
PLENTZIA-SOPELA-ALGORTA-ERANDIO
LOGROÑO – OION – BIASTERI – BASTIDA
DONOSTIA – HERNANI – LASARTE – TOLOSA – ORDIZIA – BERGARA – ARRASATE

Bazkaria Bazkaria Abadiñoko muntsartz auzoko Milikuena jatetxean izango da (16 euro).

                 –  50 pertsonentzako lekua dago jantokian

– Menua: lehengo eta bigarren platera,  postrea eta edaria

 

Egunpasarako egitaraua

 

12:15ak aldera Durangora iritsiera
12:30-13:30 MintzaPoza ginkana herrian zehar taldeka, Hasiera Uribarriko Andra Mari basilikaren arkupetan hasita.
13:30-14:30 Azoka bisitatzeko tarte librea
Edukiera neurtuko dute, ondorioz ezingo gara elkarrekin taldean sartu.
14:30- Autobusetara gerturatzeko elkartzea.
15:00-17:00- Bazkaria Abadiñoko Muntsaratz auzoko Milikuena jatetxean
Menua: lehengo eta bigarren platera, ogia, Errioxako ardo ondua, etxeko postrea eta kafea
17:30 – 19:00 Azoka bisitatzeko tartea edo Mintzapoteoa
19:00 Itzulera