I
Urteurrena ospatzeko, Donostiako mintzalagunek ikuskizun bat antolatu dute. Ekainaren 20an izango da (ostirala), arratsaldeko 20:00etan, Egia Kultur Etxeko Gasteszenan. Mintzalagun egitasmoan ari diren eta aritu diren guztiei omenaldia egin nahi diete Bagerako kideek, eta mintzalagunez gain euskaltzaleak ere gonbidatu nahi dituzte ekitaldira.
Mintzalagun egitasmoan oinarritutako 10 esketx umoretsu prestatu ditu Zurriola antzerki eskolak, eta tartean bertsoak, dantza, abestiak… ere izango dira. Sarrera doan izango da baina aurrez izena eman behar da bagera@bagera.net helbidean edo 943467181 telefono zenbakian. Ondoren luntx bat izango da, eta bertan parte hartu nahi izanez gero 5€ ordaindu behar dira 30350092570920042476 kontuan (izen abizenak jarrita), ekainaren 18a baino lehen.
Zorionak mintzalagunak, eta zorionak Bagera!