Mintzalagunak, MIHILUZEN eta EUSKADI IRRATIAN!

Mintzalagunak, Ireki Bihotza bideoa grabatzen

 

“Ireki bihotza”, aurtengo mintzalagunen izen-emate kanpainako bideoa, Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizkek aurkezten duten MIHILUZE saioan erakutsi dute aste honetan. Ikusi nahi? Hemen daukazue, 24:20 minutuan!

Eskerrik asko bideoan parte hartu zenuten berbalagun eta lagun guztiei, zuei esker, eta zuekin, ederto pasatu genuen!

Eta hori gutxi balitz, Getxoko berbalaBerbalagunak, Euskadi Irratiangunak eta Iruñerriko mintzakideak Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan dira. Mintzalagun taldeetan dituzten bizipenak, elkarrizketak, istorioak… kontatu dituzte. Eskerrik asko Rakel, Iñaki, Oihane eta Natxo!

Argazkian, Getxoko Rakel eta Iñaki dituzue.

Ireki bihotza eta eman izena zuen herriko mintzalagun, berbalagun, mintzakide… taldeetan, zein internet bidezkoetan! www.mintzapraktika.org atarian aurkituko duzue behar duzuen informazio guztia, edo zuen herriko euskara elkartean.