Mintza Eguna: zirrara hutsa!

Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten lana eta etorriko diren lorpenak elkarrekin ospatzeko.  180 elkartu ziren bazkaltzeko; goizean eta bazkal ostean herriko lagun asko batu zitzaizkien Euskal Herriko hamaika txokotatik Deriora etorritakoei:  Iruñea, Elizondo, Bera, Doneztebe, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Gasteiz, Soraluze, Eibar, Getxo, Algorta, Zamudio, Leioa, Barakaldo, Bilbo eta Lezama, besteak beste.

 

 

Argazki guztiak hemen ikusgai.

34946285972_e35139f576_z

Giro bikaina izan zen egun osoan. Eta eguraldia ere alde izan zuten Mintzalagunek; goizeko bisita gidatua eta dantza-kantu-triki poteoak iraun bitartean bai behintzat! Derioko hilerriak harrituta utzi zuen bat baino gehiago, oso bitxia, oso interesgarria dela kontatu digu txori batek. Eta ezagutzeak merezi duela.

35071181556_6e60c38594_z

34266917494_fef9ba8ba3_z

 

34946281692_2dba584cf1_z

34266945474_a8b83e3094_zOrdu biak inguru hasi ei zen euria Derion. Baina ordurako Mintzalagunak Baserri Antzokira bidean ziren eta hantxe, estalpean, poteoa amaituta, bazkarirako prest ziren.  Ikusgarria izan omen zen: Baserri Antzokia leporaino beteta, egitasmo ezberdinetako lagunak nahastuta, elkarrekin berriketan, harreman berriak sortzen. Biba zuek! Eta, kontatu digutenez, bazkaria txapela kentzeko modukoa izan zen; marmitakoa, ziza eta barazkidun pasta eta gazta tartaz maiteminduta gelditu ziren asko.

34300951773_6876f48c63_z

Digestioa egin orduko, Taberna ibiltaria giroa berotzen hasia zen eta sariak banatu zirenerako ez zen giro!  Txorierriko berbalagunei, Solaslagunei eta Eibarko mintzalagunei eman zizkieten aurtengo sariak;  bertako produktuekin osotutako otzarak (berbalagun batzuek ekoizten dituzten barraskiloak, artisau garagardoa…). Bereziki hunkigarria izan zen Solaslagunek Oiankori egindako agurra. Sorpresa handiz jaso zituen beretzat sekretuan ekarritako lore sorta eta otzara;  han ziren Mintzalagun guztiek, Taberna Ibiltariarekin batera, zorionak zuri abesten zioten bitartean eman zioten bitartean. Eta ezin eutsi malkoei. Oiankok urte asko eman baititu Solaslagunei hauspoa ematen…

 

Zirraragarria izan zen sari banaketena, gero pare bat zozketa ere egin ziren eta, ostean, talde asko animatu ziren Taberna ibiltariarekin batera kantatzera:Txorierriko berbalagunak, Solaslagunak, Eibarreko mintzalagunak…

34300974143_a670935e90_z

34300937023_2b3c9d1bb4_z

35111033315_57ac2f81f2_z

Eta konturatu orduko heldu zen elkar agurtzeko garaia. Zazpiak inguruan taldeko argazkiak, muxu eta besarkada uholde batek astindu zuen Derio. Kanpotik etorritako lagunak etxeratu ziren, baina ez pentsa jaia han bukatu zenik. Esan digutenez, jaiak berandu arte jarraitu zuen!