Euskaltzaleen Topagunea

Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian

Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.

Egun osoko egitaraua ari dira prestatzen Mintza Eguna festa handia, dibertigarria, gogoratzeko modukoa izan dadin. Hona hemen egitaraua:

Hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko. Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:

  1. Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
  2. Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
  3. Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.

Bi txartel mota daude eskuragarri, ohiko lekuetan:

Maiatzaren 6a baino lehen eman izena!

Gogoratu: Maiatzaren 14an Mintza Eguna Atarrabian! Euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!

Exit mobile version