Mintza Eguna izan zen larunbatean Izarran

Euskal Herri osotik joandako mintzalagunak elkartu ziren lehengo larunbatean (maiatzak 31) Izarran (Urkabustaiz). Goizean hasita, egun osoko egitaraua izan zuten, eta eguraldi nahasia ez zen traba izan ondo pasatu, lagunekin elkartu eta mingainak zein gorputzak astintzeko!

Goizeko 11:00etan heldu ziren lehen mintzalagunak Izarrara. Herriko frontoian zain zituzten joaldunak, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak, harrera egiteko. Gainera, eskualdeko mintzalagun batzuek antzerki labur bat egin zuten, euskaldun izateari buruzko umorezko hausnarketa eginez. Ostean, nola ez, sabelak berotzeko hamaiketakoa izan zen.

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Ongi etorria

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Herriko dantzariak, ongi etorrian

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintzalagunen antzerkia

Mokadutxoa eginda, bi aukera izan zituzten mintzalagunek: askok mendi ibilaldia egin zuten herriko mendi taldeko kideekin, eta beste batzuek jolas mintzodromoa egin zuten frontoian. Izarra ezagutzeko altxorraren bila jolasa prestatu zieten herriko mintzalagunek!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mendi ibilaldia

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Jolas mintzodromoa

Geroago, mintzalagun guztiak elkartu eta bertso-poteo-kalejira izan zuten Izarran zehar. Ez zen erraza izan artaldea bazkarira bideratzea!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Bazkaria

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Bazkaria

Bazkalostean, Mintza Egunean ohitura bihurtu den sari banaketa izan zen. Mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia edo aipagarria egiten duten lagun batzuek jasotzen dute saria Mintza Egunean, eta aurtengoan bi lagun taldek jaso dute: Gasteizko gaztelagun talde batek, eta Zuiako mintzalagunek. Merienda edo afaria bat egiteko, Arabako produktuz osatutako saski bana jaso zuten, on egin!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Sari banaketa – Gasteizko gazteak

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Zuiako mintzalagunak. Eskerrik asko egindako lanarengatik!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Arabako produktuz osatutako saskia

Esperientzia berriak izateko eguna ere bada Mintza Eguna. Horregatik, Zuiako mintzalagun eta herritarrek edalontziekin musika sortzeko ariketa antolatu zuten (adibidea: cup song, Altsasuko ikastola). Ez da erraza erritmoa lortzea, baina denak saiatu ziren Mintza Eguneko edalontziekin: gazteak eta gazteagoak 😉

Mintza Eguna 2014 - Izarra

“Cup song” modan jarri da gazteen artean

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Izarrakoen laguntzarekin hartu zuten erritmoa

Eta eguna borobiltzeko, Parradust taldearekin dantzaldia izan zuten!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Gero eta lagun gehiago animatu ziren dantza egiten

Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek lan handia egin zuten MINTZA EGUNA antolatzen, eta zalantzarik gabe, ongi etorri ezin hobea egin zieten gainontzeko mintzalagunei. Eskerrik asko!!!

Jaso ditugun argazkiak hemen ikus ditzakezue. Herri batzuetako mintzalagunen blogetan jarri dituzten albisteak ere ikusgai jarri ditugu:

Zuiako mintzalagunek ongi etorrian egin zuten antzerkiarekin uzten zaituzteko. Uda ona pasa mintzalagunak!