Mintza Eguna, bazkarirako txartelak eskuratu

Mintza Eguna Kartela

 

 

Dakizuen bezala, Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an. Santurtziko berbalagunek egun osoko egitaraua antolatu dute, eta gure zain daude jada. Hamaiketakoa, ibilaldi gidatua, bazkaria, erromeria… eta aurten, gainera, ume eta gurasolagunentzat jolasak egongo dira.

Bazkarirako txartelak maiatzaren 23a baino lehen eskuratu ditzakezue, zuen herriko dinamizatzaileen bidez. Helduen menua (20€) eta umeena (10€) aukeratu ditzakezue. Gainera, zeliako eta barazkijaleentzako menu berezia egongo da (halakorik behar dutenek aldez aurretik esan behar dute, helduan edo haurrak diren adieraziz).

Bestalde, hurrengo egunean (ekainak 3) Ibilaldia izango da Trapagaranen, Bizkaiko Ikastolen aldeko festa. Horregatik, Santurtziko lagunek herriko ostatu batekin egin dute tratua, lotarako tokia prezio berezian jartzeko  (http://www.pensionbarlovento.blogspot.com.es/).

Mintzalagun, zatoz Santurtzira!