Martxan dago Kameratoia

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Gernika-Lumon hasi zen pasa den larunbatean, maiatzaren 12an. “Goitik behera” da aurtengo edizioaren gaia, eta herriko ezaugarri batzuekin osatu beharko dituzte lanak parte hartzaileek.

Bideoen emanaldia eta sari banaketa maitzaren 26an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Animatu!