Martxa onean doa Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Apirilaren 23an abiatu zen Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren 8. edizioa, martxa onean doa, bukatzeko hilabete eskas falta dela. Izan ere, 42 herritan abiatu zuten egitasmoa eta gehienetan emaitza ona izaten ari dela azpimarratu dute antolatzaileek.

goierri_maiatzaHainbat ekimen daude herrietako liburutegietan egitasmoak dirauen artean eta aipatzekoa da herri askotan egin dituztela jadanik maiatzean zehar egitasmoan parte hartu dutenen arteko erosketa bonoen zozketak. Maiatzean eta ekainean partaideen artean 30 €-ko bonoak zozketatuko dira. Hurrengo egunetan joango gara irabazleen izenak iragartzen, baina momentuz, jasotakoen berri hona:

Beasain: Eneko Urdanpilleta Auzmendi

Lazkao: Ainhoa Mendia

Ordizia: Elbereth Fernandez Oiarbide

Segura: Intza Telleria Amunsarain.

Idiazabal: Beñat Froemming Aldasoro

Altsasu: Izaro Ramos

Urdiain: Maider Betelu

Etxarri Aranatz: Marian Mendiola

Arbizu: Susana Pelegrin

Ondarroa: Oskitz Ibarloza

 

igo_banner

Oraindik ere, badago egitasmoan parte hartzeko aukera, ekainaren 30erarte, beraz, aukerarik ez galdu! Gogora, ondoko herrietan duzuela martxan aurten Irakurri, Gozatu eta Oparitu:

Araba: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Maeztu, Urkabustaitz, Zigoitia, Zuia.
Bizkaia: Atxondo, Bilbo, Derio, Ermua, Larrabetzu, Mallabia, Mañaria, Ondarroa, Otxandio, Portugalete, Zamudio.
Gipuzkoa: Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Mutriku, Segura, Soraluze, Olaberria, Ordizia, Orio, Zaldibia.
Nafarroa: Altsasu, Araitz, Arbizu, Irurtzun, Gares, Basaburua, Lakuntza, Larraun, Lizarra, Olazti, Tafalla, Urdiain, Ziordia .