#markatupuntueus, zer marka nahi duzu .eus izatea?

markatu_EUSEuskaldunon komunitatea interneten ordezkatzen duen domeinua indartzeko kanpaina abian jarri du PuntuEUS Fundazioak.
“Zer marka nahi duzu .EUS izatea?” galdetzen du kanpainak eta galderari erantzunez, proposamenak jaso nahi ditu fundazioak. Partaideek marka agertzen den edozein euskarriri argazkia atera eta Facebooken, Twitterren edo Instagramen argitaratu beharko dute #markatupuntueus traola erabiliz.

 

http://www.markatu.eus web gunea sortu da kanpainarako. Bertan argitaratzen ari dira kanpainan parte hartzen duten argazki guztiak eta bozkatzeko aukera dute erabiltzaileek. Bozkatuenei astero SamsungGalaxy tableta bat oparituko zaie. Horretaz gain, amaieran PuntuEUS Fundazioak bi lagunentzat nekazal-etxe batean asteburuko egonaldia zozketatuko du kanpainan parte hartu duten guztien artean.
Kanpaina abian da eta urriaren 15era arte luzatuko da. Informazio guztia http://www.markatu.eus/eu/ web gunean eskuragarri dago.
Kanpainaren helburu nagusia da .EUS domeinua gizartean errotzea sarean geroz eta presentzia handiagoa izan dezan. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta eta kanpainarekin oraindik pausoa eman ez dutenak animatu nahi dira: enpresak, establezimenduak, erakundeak, musika edo kirol elkarteak, e.a.
.EUS domeinua edukien zati bat euskaraz duten edota  euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak dizuzten web guneei zuzendua dago, euskara eta euskal kulturari identitate propioa emanez interneten.