POP-a EUSKAL HERRIAN

“Euskal Rock Erradikal” gisara ezagutzera eman den mugimenduak bestelako musika korronte batzuen oihartzuna apaldu bazuen ere,  euskaraz abestutako Pop musikak eragin handia izan du Euskal Herriko musikagintzan. Ukaezina da JOTAKIE edo M-ak bezalako taldeek 80ko hamarkadan izan zuten garrantzia, eta batez ere, ITOIZ-ek, gurean izan den talderik adierazgarrienetakoak seguruenik. 90eko hamarkadatik aurrera eduki du euskaraz abestutako Pop musikak garairik emankorrena, DEABRUAK TEILATUETAN, BIDE ERTZEAN, GOSE, KEN ZAZPI, IZAKI GARDENAK, LINTONTAUN, RAFA RUEDA, BULEGO, NOGEN edo SUA bezalako taldeekin.   

JOTAKIE

ITOIZ

LIN TON TAUN

LIN TON TAUN eta SUA

LIN TON TAUN 

Lin Ton Taun talde zestoarra berriz itzuli da oholtzatara, denbora luzez geldirik egon ondoren.  92an atera zuten beraien lehen lana, “Esan ozenki” zigiluarekin, eta egundoko arrakasta lortu zuen diskak. Ondoren etorri ziren “Nola esan dek?“, “Baneki” eta “Mikro” lanak. Lin Ton Taunen hastapenetan kitarra eta trikitiak pisu asko bazuten ere, beraien soinua eboluzionatzen joan zen poliki-poliki, melodietan sakondu eta ukitu elektronikoei bidea irekiz. Dudarik gabe, euskaraz abestutako Pop-Rockak eman duen talde garrantzitsuenetako bat da.

 

 

SUA

Ane, Janire, Julen eta Esteban laukoteak osatzen dute 2018an Jataben (Bizkaia) sortutako taldea. Sua izeneko EP-arekin irabazi zuten Gaztea Irratiaren maketa saria eta 2019an beraien lehen lan luzea argitaratu zuten, “Ordu beltzak” izenekoa. Diska horrek publiko eta kritikaren onespena jaso zuen eta Pop eszenako talde esanguratsuenetakoa dira egun. Sarri alderatu dituzte Belako bezalako taldeekin baina Suaren ibilbidea laburra bada ere, estilo propio eta berezia dutela erakutsi dute dagoeneko.