Lehoiak ametsetan aplikazioaren ipuin guztiak ikusgai

Pasa den martxoaren 7an Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak Smartphone eta tabletetarako “Lehoiak ametsetan” izeneko App aurkeztu genuen. Haurrek eta gurasoek Athleticen historia eta baloreak euskaraz konpartitzeko aukera izatea da Appren helburua, garaipen eta porroten gainetik.

 

Kirmen Uribek idatzi gidoiak eta Asisko Urmenetak egin ditu ilustrazioak. Ipuinok Bixentak berak kontatuko dizkigu Maria Uriarte (Etxegiroan) ahotsaren bidez, baina entzun ez ezik irakurri ere egin litezke azpi-tituluen bidez.

Emakumeok14

Baina nor da Bixenta? Sator bat da, betidanik San Mamesen bizi izan dena, horri esker bertan gertaturiko guzti-guztiak ikusi izan ditu eta transmititzeko irrikan dago.

Gai anitzak eta askotarikoak jorratu dira, honakoak besteak beste: kiroltasuna, apaltasuna, kemena, konpromisoa, errespetua, dotorezia, Iribar, Zarra, Mr. Pentland, herriarekiko lotura, euskara, Athleticekoa izateaz harrotasuna, emakumeon presentziaren nondik norakoak…

 

Gaur gaurtik ipuin guztiak deskargatu ahal da Android (2.3.6. bertsiotik gora) eta IOS plataformetatik, doan.

Esan bezala, Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak martxan jarri dute ideia hau Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, besteak beste.

Informazio gehiago: http://lehoiakametsetan.com