Lan eskaintza: Oñatiko herri curriculuma lantzeko eta garatzeko teknikaria

Euskaltzaleen Topaguneak, Oñatiko Herri Curriculuma lantzeko eta garatzeko, proiektuaren kudeaketaz arduratuko den teknikaria kontratatu behar du.

Lanpostuaren zereginak:

Oñatiko historia eta ondarearen transmisioa belaunaldiz-balaunaldi bermatzeko, Herri Curriculuma lantzea eta garatzeko bere ardurapean egongo dira:

  • LHko lehenengo ziklorako ikas materiala sortzea; hau da ikasturte bakoitzerako ikas unitate bat egitea
  • Proiektua sozializatzea, programan parte hartuko duten herritarrekin harremana (norbanako zein talde)  koordinazioa eta jarraipena egitea.
  • Programari dagozkion txosten, memoria…eta abarrak egitea.
  • Proiektuan parte hartuko duten lan talde ezberdinak koordinatzea.

Lanposturako profila:

Oinarrizko eskakizunak

  • Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak (Diplomatura, Gradua, Lizentzia) proiektuaren gaiarekin  zerikusia duten arloak lehenetsiko dira (magisteritza, pedagogia,…)
  • Hezkuntza formaleko ikasmaterialaren (unitate didaktikoak) antolakuntzan, sorkuntzan eta produkzioan eskarmentua.
  • Egitasmoen komunikazioaren diseinu, koordinazio eta kudeaketa  lanetan ezagutza eta eskarmentua i
  • Euskara ondo menperatzea (EGA Titulua edo baliokidea)
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna
  • Taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna

 

Baloratuko da

  • Oñatiarra izatea edo eta Oñati herriaren gaineko ezagutza zabala edukitzea (baliabideak, zerbitzuak, herrigintza…)
  • Oñatiko herriaren ondareari buruzko ikuspegi orokorra
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
  • Gidatzeko karneta eta autoa

 

 

Lan baldintzak 

  • Lanaldi erdiko jarduna (4 ordu).
  • Iraupena: 2017/01/09tik  bi urteko iraupena (lehengo hiru hilabeteen ostean  egindako lana baloratu  eta  jarraipenerako aukera aztertuko da).

 

 Curriculumak aurkeztea

  • Posta elektronikoz bidaliko dira: kudeaketa@topagunea.org  helbidera.
  • Abenduak 7a baino lehen. Elkarrizketak egingo dira, abenduak 12 eta 16a bitartean

 

Deialdia pdf-an deskargatzeko