Irakurri, Gozatu eta Oparitu zure herrian?

IGO_markatzailea_AURREA_bajanEuskarazko irakurzaletasuna eta literatura sustatu nahi dituen irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak 10 urte beteko ditu aurten, eta hamargarren edizio honek, hobetzeko asmoz egindako hainbat aldaketa izango ditu.

  • Lehengoa, gauzatze data aurreratzea, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra aurreratuko da, liburuaren nazioarteko eguna, apirilak 23, ekintza osagarriak antolatzeko aproposa, erdian geratuta.
  • Beste aldaketa esanguratsu bat, erosketa-txekeen balio ezberdinak kopuru bakarrera bateratzearena izango da.
  • Horiez gain, aurten, azalpen diptikoan 50 liburu-gomendio batuko duen zerrenda bat joango da, adin tarteka sailkatuta.

Gainontzean, egitasmoak ohiko urratsak proposatzen ditu, hau da,

  1. Liburutegiko mailegua erabilita euskarazko liburu bat etxera eraman,
  2. Irakurri,
  3. Liburutegira itzulitakoan irakurle-fitxa erraz bat bete eta bertan erosketa-txekea jaso,
  4. Beste liburu bat erosi, eta
  5. Nahi izanez gero, lagun, senide,.., lankideren bati oparitu.

Egitasmoa haien herrietan antolatu nahi duten euskaltzaleen elkarteek, liburutegi edo udalek, otsailaren 4ra arteko epea dute Euskaltzaleen Topaguneari asmo hori jakinarazteko manuel@topagunea.org helbidera idatziz. Informazio gehiago behar izanez gero, helbide bera erabilita lortuko duzue.