KULUNKAN ikas-jolas gunea

EGK-k Astialdi Foroaren bitartez esperientzia piloto batean parte hartzera gonbidatu nahi ditu aisialdi taldeak: “Egungo industria kulturaletik haur eta nerabeentzat bultzatzen den aisialdi eredu kontsumista eta pasiboak uzten dituen hutsuneak betetzeko helburuarekin, heziketa integrala sustatuko duen esperientzia pilotua jarri nahi du martxan EGK-k”

2011ko Gaboneako oporretarako KULUNKAN ikas-jolas gunea antolatzea da helburua. Egitasmo honen gaineko interesa edukiz gero maitzaren 25ean asteazkenean, balizko partehartzaileentzat aurkezpen saio bi egingo dituztela iragarri dute: Bilbon eguerdiko 12tan eta arratsaldeko 7tan.

Informazio + EGKn edo Topaguneko Gazte Sailean.

Kulunkan ikas jolas gunea