Kultur Errotaren 2010eko lehenengo eskaintza

Kaixo lagun,

TOPAGUNEAren Kultura Sailak Kultur Errotaren 2010eko lehenengo eskaintza, otsailetik uztailera bitartekoa, jarri du martxan. Elkarte bazkideok otsailaren 16ra bitarteko epea izango duzue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, artxiboetan daukazue beharrezko informazioa:

IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko kontuan hartu beharrekoak
jasotzen dituen dokumentua. Mesedez arretaz irakurri.

IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 118 kulturgile eta 142 ikuskizunen
zerrenda eta azken horien gaineko informazioa ( 24 aukera berri).
Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko
informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.

ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko
erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu errota@topagunea.com / 94 621 51 16 (Oihane)