ZER DA

· PROIEKTUAK ·

Egin TTap! familian jokatzeko online lehiaketa bat da, Euskararen Egunaren harira, 7 egunetan zehar martxan egon dena azaroaren 24tik azaroaren 30era. Egun bakoitzean hainbat gairi buruzko 7 galdera erantzun behar izan dira ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izan dira: euskara, kultura, natura, musikagintza, geografia… Quizz dibertigarria da sortutakoa.

WEBGUNEA

· NOLA JOKATZEN DA ·

Parte hartzeko 2-5 pertsonako taldeak egin behar izan dira, haur eta helduz osatutakoak.

Haurrek 9-12 urte bitartean izan behar zituzten, eta taldean, gutxienez, heldu bat egon behar zen.

Parte hartzeko mugikor edota ordenagailua izatea beharrezkoa zen, esan bezala, aisialdi digitaleko egitasmoa da honakoa, baina taldeaka egitea izan da proposasena; hala, aurrez aurrekotasuna eta interakzioa mantentzeko.

7 EGUN

7 GALDERA

7 MINUTUTAN

· ZUZENEKO FINALA ·

Oro har online lehiaketa bat izan den arren, aurrez aurreko finala ere pilotatu dugu Aretxabaletan.

Aretxabaletako partaideen artean puntu gehien izan zituzten lehen 10 taldeekin aurrez aurreko finala egin zen abenduaren 3an.

· BALORAZIOA ·

Oso harrera ona izan duen egitasmoa izan da honakoa, 100 lagunetik gorak eman dute izena, eta balorazioa oso positiboa izan da.

Haur eta helduek ondo pasa dute elkarrekin jokatzen, laburra egin zaie eta gehiago jokatzeko gogoz geratu dira. Hori horrela, datorren urtean 2 .Edizioa egitea aurreikusten dugu, beraz, adi ibili!