Oporretatik bueltan… udazken beteari heltzeko prest? Indartsu eta energia berrituarekin abiatu dugu iraila Euskaltzaleen Topagunean. Azaroaren 18an egingo da euskara elkarteen mugimenduaren hirugarren kongresua, gogoeta sakona egiteko hiru hilabete ditugu euskara elkarteok aurretik.
Lehen hitzordua irailaren 22an, ostirala, izango dugu Ermuan, Euskaltzaleen Topagunearen Ez-ohiko Batzar Nagusia izango dugu. Bi eginkizun garrantzitsu ditugu bilera horretan:
- Zuzendaritza Batzordea berritzea. Lau urtetan lehendakari modura aritu den Kike Amonarrizen ordezkoa hautatuko da batzarrean, besteak beste.
- Azaroan Euskaltzaleen Topagunearen Kongresuan aztergai izango diren bi proposamenak aurkeztuko dira. Alde batetik, Elkarrizketa Talde Eragileak landutako Aldaketa Teoria eta bestetik, berau garatzeko Topaguneko Kongresu Batzordeak Topagunearentzat proposatzen dituen funtzio nagusiak.
Bi txosten, gogoeta bat
Elkarrizketa Talde Eragileak amaitu du bere zeregina
Iazko abenduan ekin zioten Elkarrizketa Taldea osatzen duten 14 kideek beraien lanari. Topagunearen 3. Kongresura begira, euskararen erabileran jauzia emateko proposamen bat garatzea zuten helburu. Zortzi hilabetetako lanketa sakonaren ondoren, Talde Eragileak amaitu du bere zeregina eta irailaren 22an Ermuan egingo duen Batzar Nagusian aurkeztuko da emaitza.
Elkarrizketa Talde Eragileak egindako prozesuaren inguruko informazioa jaso da ondoko bideoan.
Kongresuari buruzko informazio guztia, lotura honetan aurki daiteke.