Sentiberatzea archivos - Page 6 of 20 - Euskaltzaleen Topagunea

Tosta herrixka Errenterian, irailaren 22tik 25era
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/08
Apirilaz geroztik Atlantikoko hizkuntza-komunitate gutxituetan barrena ibili da Tosta, eta Galizia, Gales, Irlanda, Eskozia, Frisia eta Kornualles bisitatu ondoren, Errenteriako Atlantikaldia jaialdian amaituko du bidaia. Irailaren 22tik 25era, Tosta herrixkak hizkuntzak eta hizkuntza aniztasuna nabarmenduko ditu egitarau zabal baten bidez. Atlantikaldiak, musika eta kultur jaialdiak, munduko kulturen topagune bilakatuko du Errenteria. Aurtengo edizioan aniztasuna izango […]
Hizkuntza irizpideen gida eta hiztegitxoak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Nola landu hizkuntza irizpideak kulturarteko harremanetan? Nola egin lekua gure hizkuntzari, zubi hizkuntzak erabiltzen diren esparruetan? Nola errespetatu gainontzekoen hizkuntzak? Hizkuntza irizpideen gida Tosta egitasmoaren ondare nagusietako bat, kulturarteko harremanetarako hizkuntza kudeaketarako gida proposamena izango da. Komunitate desberdinetako eragileen arteko harremanetan, tokian tokiko hizkuntzei lehentasuna emango dien hizkuntza erabilerarako eredua sortu nahi dugu. Horretarako, esperientziak […]
Merkealdian euskarak komertzioetako erakusleihoetan duen presentzia aztertu dute Bagerak eta Berbarok
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/27
Donostiako Bagera elkarteak eta Durangoko Berbaro elkarteak merkealdiak erabili dituzte Donostia eta Durangoko zenbait kaletako komertzioetako erakuslehioetan erabiltzen diren hizkuntzak aztertzeko. Azken asteotan eman dituzte egindako neurketen emaitzak. Donostia: Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?… (Bagera elkartea) Durango: Merkealdian euskara garesti dago Durangon (Berbaro elkartea) Donostian Bagera elkarteak egin ohi dituen neurketen arteko bat da. Udan beste […]
Irailaren 22tik 25era izango da Tosta jaialdia, Errenterian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/10
Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera […]
Kornuallesen izango da Tosta jaialdia, gaurtik igandera bitartean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/17
Tosta ekimenaren bigarren jaialdia gaur, ekainaren 17an, hasiko da Kornualleseko Falmouth herrian. Bertako International Sea Shanty jaialdiarekin bat egingo du Tostak, eta bi egunez publiko zabalari eskainitako jarduera parte-hartzaileak eta zuzeneko musika emanaldiak egingo dira: Tosta Banda, Tosta kantua, tailerrak, mosaikoak, flash mob-a,  kontzertuak, street art-a, erakusketak, kantujira, zuzeneko irrati emisioak eta abar.  Jaialdien helburua, […]
“Auzokoak” dokumentalaren estreinaldia
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/07
Gure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz. […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    13 − 8 =