Sentiberatzea archivos - Page 4 of 19 - Topagunea

Euskararen Ginkanaren bosgarren edizioa azken txanpan
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/16
Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 taldek hasi zuten 3.000 euroko saria lortzeko lehiaketan ibilbidea eta astez aste probak burutzen joan dira puntuak lortu eta finalera iritsi ahal izateko. Euskaraz eta euskararekin dibertitzea da Euskararen Ginkanaren helburua. […]
Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/03
2016ko abenduaren 2an jokatu zen, Oihaneder Euskararen Etxean,Gasteizko Euskararen Ginakanaren 2.edizioko finala. Hurrengo bideoan daude bilduta egun hartako irudiak, gazteen esanak eta abarrak. On egin!
Gudariak taldeak irabazi du Gasteizko Euskararen Ginkana
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/12/02
Finala Oihanederren burutu da gaur, 11:00etan hasita eta lehen saria “Gudariak” taldeak irabazi du; 800euro ikasbidaiarako edo bonosaritan. Guztira 74 talde hasi ziren ginkanan (304 gazte) eta haietarik 33 heldu dira ginkanako internet bidezko 6 probak egitera. Final handira, berriz, puntu gehien bilduak zituzten lau taldeak. Ez da, ez, meritu makala! Hona hemen finaleko sailkapen […]
Euskararen Ginkanan parte hartzeko azken aukera
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Abenduaren 3an amaituko da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioan izena emateko aukera. Egun horretan abiatuko da euskararekin eta euskaraz gozatzeko aukera ematen duen lehiaketa. Lehiaketa Ekoguneak antolatzen du, Azkue Fundazioaren babesarekin. Ginkanaren bosgarren edizio honek Hizkuntza praktika ekologikoak du gai nagusi, eta ginkanak dituen bi faseak (internet bidezko lehiak eta urtarrilaren 28an ospatuko den […]
Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak BADUZU sortu du, euskal kontsumitzaile eta zerbitzu-emaileen komunitatea. Baduzu-ren helburua hizkuntza kontsumorako irizpide bihurtzea da. Horretarak, Euskal kontsumitzaileen Sarea osatu behar dugu lehenik eta zeregin horretan behar beharrezkoa da euskaldunen partaidetza eta lankidetza. Egitasmoa ezagutzera emateko eta zabaltzeko hainbat aurkezpen antolatu dira Euskal Herrian zehar. Horietan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. […]
Abenduaren 2an izango da Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Finala Oihanederren hasiko da 11:00etan eta honako lau taldeek  lehiatuko dute elkarren artean: Hezigaitxak, Euskararen Aingeruak, Gudariak eta Gutarrak eta gu. 2000 euro banatuko dira saritan finalisten artean, ikasbidaiarako edo bonosaritan. Partehartze arrakastatsua izan du Gasteizko Euskararen Ginkanak bere bigarren edizio honetan. Izan ere, guztira 304 gazte aritu dira, 74 taldetan elkartuta, munduko kulturak  eta […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

− 1 = 7