Sentiberatzea archivos - Page 19 of 19 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/06
Kataluniako Plataforma per la Llenguak sentiberatze kanpaina berria abiatu du. Kanpainaren helburua, TELP edo Zergatik Ez taillerren haritik, hizkuntzaren bueltan egunero suertatzen diren egoeren eta gure jokaeren inguruan pentsaraztea da. Horretarako, sei bideo prestatu dituzte, labur-laburrak eta beti ere tono umoretsuan, denak ere oso gomendagarriak. Hona, esaterako, Catalans Anònims izenekoa:
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/22
“Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena” eskuliburua aurkeztu du Topaguneak gaur, ekainaren 22an Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du. Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak eta Iñaki Eizmendik, ebete zerbitzuetako arduradunak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/15
Bat gatoz guztiok: euskaldunak gara eta euskaraz bizi gara… ahal dugun punturaino gutxienez. Baina, noraino eusten diogu euskaraz bizitzeko gure gogo horri? Inguruko erdaldunek ez euskaldunek noraino dute gure hizkuntza aukeraren berri? Noraino eusten diogu gure hautu horri? Horren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoz, ZERGATIK EZ izeneko motibazio saioa sortu du Topaguneak. Bertan, hizkuntzekiko ditugun harreman […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/08
Azken hilabeteotan zenbait froga saio egin ondoren, Topaguneko bazkideentzat zuzendutako Aurkezpen Saioa burutuko dugu datorren apirilaren 23an Eibarren, Eta Kittoren egoitzan (goizeko 10:00etan hasita). Tailerraren inguruko aurkezpentxo bat hementxe: https://topagunea.eus/zer-da-zergatik-ez Zergatik ez?-en helburu nagusienetako bat partehartze zuzena bilatzea denez, bi ordu – bi ordu t´erdi iraunduko duen saiorako 12 laguneko topea jarriko dugu. Gerora, eskariaren arabera aurkezpen […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.