Sentiberatzea archivos - Page 16 of 20 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/24
Mihiluze Uribe Kosta lehiaketaren helburu nagusia, haurrek zein helduek ondo pasatzeaz gain, Uribe Kostako hizkuntza eta kultura ondarea zabaltzea da. Horretarako, Labayru Ikastegiak landutako “Zer Ikusi Ha Ikasi” unitate didaktikoa osatze duten DVDan eta liburu bilduman jasota dauden edukiak modu dibertigarri batean lantzeko aukera zabalduko da, ETB1 katean urteetan emititutako Mihiluze programa arrakastatsuan oinarritutako lehiaketa […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/14
Amaitu berri dira Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta Oarsoaldean burutu diren hizkuntza-ekologia jardunaldiak. Bost saio izan dira guztira, bakoitza eskualdeko herri edo barruti batean eta guztiak formatu ezberdinarekin. Izan ere, helburu nagusia gaia gizarteratzea izan da eta horretarako aukera ezberdinak eskaini dira jardunaldien baitan: hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak eta baita gosari-tertulia bat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/11
Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira Oarsoaldeko herrietan. Ekainaren 4an eman zitzaien hasiera Oiartzunen “Ekologistak gara, hizkuntza ekologistak” hitzaldiarekin. Beste bi egunetan Pasai Antxon eta Trintxerpen izan dira ekitaldiak, eta bakoitzean gaia bera eta norberaren hizkuntza ohituren gaineko hausnarketak bideratzeko tailer bana eskaini da. Guztira 52 lagunek hartu dute parte dagoeneko jardunaldietan, eta kopuru […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/05/27
Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutuko dira oarsoaldean ekainaren lehen bi asteetan zehar. Azken aldian euskalgintzan indarra hartzen ari den gaia izanik, ikuspegi berri honek euskararen normalizazio prozesuan egin ditzakeen ekarpenak zabaltzea da jardunaldi hauen helburua, munduko bio-aniztasuna babesten den moduan, hizkuntza eta kultura aniztasuna ere babesteko beharrean […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/03/26
Maiatzaren 7an Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak euskararen transmisioari buruzko mintegia antolatuko du. Gaiari sendotasunez heldu eta mintegiaren bitartez gaiaren inguruan dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gainera, transmisioari buruz eztabaida eta lan ildoak definitzea du helburu. Izen ematea apirilaren 8an hasiko da (25€ bazkaria barne) Izen ematea eta informazio + 943200918 / […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/01/28
  Matrikulatu zure seme-alabak D ereduan Eskola eta ikastola Eleaniztasuna, kalitatea eta hizkuntza iraunaraztea Eleaniztasunerako tranpolina 4 hizkuntza ikasi ahal izanen dituzte D ereduan, tokikoan errotua globaletara jauzi eginez. Krisi ekonomiko garai hauetan euskara jakitea aktibo oso garrantzitsua da gure ingurune geografiko hurbilean lanpostu bat aurkitu ahal izateko, D ereduan ikasteak lan arloko ate guztiak […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    41 + = 49