Mintzapraktika archivos - Page 4 of 27 - Euskaltzaleen Topagunea

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/12/16
MintzaPoza Durangoko Azokan!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/12/07
Mintzalagunok egunpasa Durangon!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/11/17
  Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. Abenduaren 1era arte eman daiteke izena herri bakoitzeko dinamizatzailearen bitartez edo hemen.   Elkar izugarri bota dugu faltan, ohituta gaudelako urtean zehar txoko baten edo bestean elkarrekin MintzaPoza praktikatzera; dela Mintzatxotx, dela Mintza Eguna, direla ekintza bateratuak, […]
Hendaian Bidelagun Topaketa izan zen azaroaren 5ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/11/11
Mintzaian elkartekoek antolatu zuten Topagunearekin batera, bi helbururekin: Bidelagunek elkar ezagutzea (euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko Mintzalagun egitasmoan izena eman duten kideak dira bidelagunak). Mintzalagun taldeetako dinamikarako esperientziak eta baliabideak trukatzea. Bidelagunak elkartzeko topaketa hau herriz-herri zabaldu nahi dugu, herri bakoitzeko Mintzapraktika teknikariak antolatzea Bidelagun Topaketa bere herrian bertan. Horretarako prestatu ditugu hainbat baliabide eta, […]
Mintzodromoa Iruñerrira iritsi da!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/29
Mintzapraktikan astero-astero mintzalagunek, solaslagunek, berbalagunek edo mintzakideek egiten duten berdina egiten da Mintzodromoan. Desberdintasuna da Mintzodromoan mintzalagun pila bat elkartzen direla aldi berean, txandaka-txandaka, hamabost minuturo, mahaiz aldatuz joaten direla eta, horrela, elkar ezagutzen dutela. Ia-ia esan daiteke jolas bat dela, dibertigarria delako, sekulako giroa sortzen delako, eta etxera mintzapraktikan aritzeko ilusioa biderkatuta heltzen direlako […]
MintzaPoza Iruñean
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/28
Urriaren 23an Iruñean MintzaPoza zabalduz aritu ziren Hendaia, Hondarribia, Irun, Bortziriak, Malerreka eta Iruñeko mintzalagunak. Elkarrekin egun pasa ederra egin zuten,  ikasturte berria behar den moduan hasteko, lehen ekintza osagarria burutuz. Entzun dugunez, egunak askorako eman zuen: hiriburuan zehar bisita gidatua, poteoa alde zaharrean, bazkari oparoa, Kondestableko margo erakusketara bisita zinez berezia eta, nola ez, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 4 = 2