Mintzapraktika archivos - Page 24 of 27 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/06
<!– @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } –> TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak, AED Elkarteak eta Zahar Berri mintzapraktika egitasmoak antolatu dute Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetako partaideak elkartzeko eta jai-egun entretenigarria euskaraz pasatzeko helburua duen jaia. Berbalagunak, solaskideak, mintzalagunak… Hego Euskal Herriko txoko guztietatik hurbildu dira Arrasatera mingaina gustura astintzeko. Antolatzaileen ongi […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/02
Datorren igandean, ekainaren 6an, Arrasaten egingo den Mintza Egunerako abestia prestatu dute Jokin Labayen, Manex Agirre eta Nerea Urrak. Goiena.net atarian abestiaren hitzak ezagutzera eman dituzte, iganderako parte hartzaileek kantua ikasi ahal izateko. Seigarrenez ospatuko da aurten Mintza Eguna, Euskal Herriko Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide eta Solaslagunen topagunea izateko jaio den eguna. Aurten Arrasaten egingo da […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/27
Arrasateko Udalean egindako prentsaurrekoan, TOPAGUNEAk, ZaharBerrik eta Arrasateko Udalak berak Mintza Egunaren VI. edizioa aurkeztu dute gaur. Prentsaurrekoan Arkaitz Biain Euskara saileko zinegotziarekin batera, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendaria, eta Zahar Berriko teknikaria den Maitena Arana izan dira.  Ekitaldia laguntza hitzarmena sinatzeko aprobetxatu dute Topaguneak eta Arrasateko Udalak, Mendizabalek eta Bianek izenpetu dutena. Mintza Egunera gerturatzen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/20
Hemendik Gizarte Ekintza saria eman diote Getxoko Egizu elkarteari. Deia egunkariaren gehigarria da Hemendik eta eskualdean emandako sarien artean Egizu ekimena saritu dute gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Gaur egun Euskal Herrian dagoen Mintzapraktika egitasmoen artean dinamikoenetakoa dugu Egizu egitasmoa. Iaz 200 parte hartzailetik gora izan zituen Getxoko Berbalagunak eta asko dira ekimenaren baitan antolatzen dituen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/13
Bi urtetako esperientziaren ondoren, mintzapraktika on-line egiteko aukera zabalik da berriro ere, izen-ematea egin daiteke jadanik. Mintzapraktika.org webguneak eskaintzen duen aukera da internet bidezko mintzapraktikarena; Skype erabiltzen da horretarako. Aurreko ikasturteetan bertako euskaldunak edo munduko edozein tokitako euskaldunak harremanetan jartzea lortu genuen. Ikasturte honetan ere aukera hori eskaintzen jarraituko dugu aipatu webgunean. Dei berezia egin […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/29
OION, 2009/06/29.- IKA euskaltegien koordinakundeak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hitzarmena sinatu dute gaur, ekainak 29, Oionen. Nafarroako eta Arabako zenbait eskualdetan euskara elkarteen eta euskaltegien artean dagoen harremana babestu eta sendotzeko egindako hitzarmena da IKAren izenean Andoni Landak Topagunearen izenean Jasone Mendizabalek sinatu dutena. Arabar Errioxa aukeratu dute erakundeok beraien hitzarmena sinatzeko, eskualde horretako […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    15 + = 20