Mintzapraktika archivos - Page 2 of 19 - Topagunea

Mintza Eguna: zirrara hutsa!
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/06/05
Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten lana eta etorriko diren lorpenak elkarrekin ospatzeko.  180 elkartu ziren bazkaltzeko; goizean eta bazkal ostean herriko lagun asko batu zitzaizkien Euskal Herriko hamaika txokotatik Deriora etorritakoei:  Iruñea, Elizondo, Bera, Doneztebe, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Gasteiz, Soraluze, Eibar, Getxo, Algorta, Zamudio, Leioa, Barakaldo, Bilbo eta […]
Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/28
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo herriko dinamizatzailearen bidez, bestela. Egitarauaren eta menuen berri jakin nahi? 
Aurtengo Mintza Eguna ekainaren 3an Derion!
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/04/06
Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira martxan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa,ekainaren 3koa egun borobila izan dadin. Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon urteroko Topagunea! Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… […]
Mintzapraktikarekin konturatzerako euskaraz!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/20
2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Euskal Herriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Aurten […]
Mintzalagun, zatoz Tosta herrixkara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Irailaren 22tik 25era Errenterian izango den Tosta herrixkan mintzalagun eta euskaltzale guztiek izango dute zeregina eta zerekin gozatua. Besteak beste, larunbatean, irailak 24, eguerdiko 12:00etan hasita mintzodromoa izango da. Sagardo eta gazta artean, parte hartzaileak mahairik mahai mugituko dira, bertaratutakoekin proposatutako hainbat gairi buruz arituz. Eskualdeko eta Euskal Herriko mintzalagun eta euskaltzaleentzako Errenteriara egun pasa […]
Auzoko eta Mintzapraktika egitasmoetarako dinamizatzailea behar da Eskoriatzan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/16
Eskoriatzako udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetzan dituzten bi proiektu hauetarako dinamizatzailea aukeratzeko deialdia zabaldu da.   Eskatzen da: Bi hizkuntza ofizialak ongi jakitea. Taldeak dinamizatu eta kudeatzeko gaitasuna. Eskoriatza eta bertako eragileak ondo ezagutzea. Hizkuntzekiko sentsibilizazioa. Harremanetarako gaitasuna. Aniztasunarekiko interesa. Ordutegi malgua izatea.   Kontuan hartuko dira: Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutza. Antzeko lanetan izandako esperientzia. […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.