Mintzapraktika archivos - Page 17 of 27 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/05
Joan den apirilean, Euskal Herriko hainbat txokotatik joandako 50 bat mintzalagun Etxalarko Mokorreko Borda baserrian elkartu ziren. Egindako bi topaketen helburua, herri desberdinetako mintzalagunak harremanetan jartzea izan zen, gainontzekoen errealitatea ezagutu eta lagun berriak egiteaz gain, euskaraz gozatzeko aukera izanik. Horretarako, hainbat ekintza egin zituzten, hala nola ibilaldiak, sukaldaritza eta masaje tailerrak, herriko etxeen historia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/04
Ez genuen alferrik esaten Mintza Eguna mintzalagunen jaia dela. Zer nolako giroa izan genuen larunbatean Elgoibarren! Balorazioak egiteko txanda izaten da oraingoa, baina ezin erakutsi gabe utzi argazki kamerekin betirako izoztu genituen uneak. Egunaren laburpen bat ikusi nahi duzue? Hemen daukazue! Herriko bertsolari eta dantzari gazteek egin ziguten ongi etorria. Eguna ondo hasteko, Joxeanek hamaiketakoa […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/05/27
Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Elgoibarren izango da larunbat honetan. Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dugu eguna, Elgoibarko Udalaren, euskaltegien eta beste zenbait kultur eragileren laguntzarekin. Esan bezala, zortzigarren edizioa ekainaren 1ean izango da, eta Euskal Herri osoko 300 mintzalagun inguru elkartuko dira Elgoibarren. Mintzalagun, berbalagun zein mintzakide guztien jaia da […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/05/16
Gaur goizean Berria Taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak hitzarmena sinatu dugu. Elkarlan horri esker, euskaltzaleen elkarteetako bazkideek eta mintzalagunek egunkariko harpidedun egitean abantaila bereziak  izango dituzte. Durangoko Topagunearen egoitzan sinatu dute hitzarmena Joanmari Larrarte Berria Taldeko Kontseilari ordezkariak eta Mikel Irizar Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak. Helburua, mugimenduaren bueltan dauden lagunei euskaraz bizi ahal izateko tresnak eskaintzea da. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/05/10
Mintzalagun, honezkero badakizu Mintza Eguna Elgoibarren izango dela, ezta? Ekainaren 1ean jarri dugu zita, aurreratu genizuen bezala. Bertako berbalagunak eta Elgoibarko Izarra elkarteko kideak buru belarri ari dira lanean, eta egitaraua prest daukate!   EGITARAUA 11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan 12.00 Kantu ibilaldi, Pello Arrieta historialariak gidatuta 13:30 Mintza Kalejira, dultzaineroekin 14:30 Bazkaria […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/04/30
Astean behin, auzoko taberna batean sartu eta bost laguneko taldetxoa egoten da bertan. Ez dute hutsik egiten, eta ez dago zalantzarik: berbalagunak dira. Belarria jarri nuen lehen aldian ohartu nintzen. Freskagarri bat eskatu, eta ondoan esertzen naiz batzuetan. Asteburuari buruz hitz egiten dute, gizarte arazoei buruz, Athletic-i buruz… hitz egitea baita euren helburu nagusia, euskaraz […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    37 − 35 =