Komunikabideak archivos - Page 6 of 19 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/11/22
TOKIKOMek azaroaren 26an aurkeztuko du jendaurrean azken hilabeteotan HUHEZI eta beste hainbat eragilerekin batera garatu duen gogoeta. Tokiko hedabideen diagnostiko trinkoa egiteaz gain, euskarazko komunikazio esparruaren etorkizuneko estrategiak irudikatzeko hainbat proposamen ere aurkeztuko ditu TOKIKOMek, 200 orri pasako txosten mamitsu batean. Aurkezpena HUHEZIren Aretxabaletako kanpusean izango da, goizeko 9etan hasita, honako egitarau honekin: 09:00 – […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/10/22
Uda aurretik kontatu genizuen bezala, euskaltzaleen elkarteetako bazkide eta mintzalagunek abantaila bereziak ditugu Argia, Berria eta Gaztezulo hedabideetan. Horietako batean harpidetu nahi duten lagunek honako abantailak izango dituzte harpidetzaren lehen urtean: ARGIA Argia aldizkarian bi harpidetza mota egin daitezke, eta norberak aukeratu ahal izago du:   Urte osoko harpidetza: 46 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/09/12
Euskadi Irratiarekin egindako hitzarmen baten ondorioz, TOKIKOMeko hedabideek presentzia izango dute astero-astero Euskadi Irratiak estreinatu berri duen programazioan. Ainhoa Etxebestek gidatzen duen Mezularia magazine berrituan, astelehenero-astelehenero, TOKIKOMeko hiru hedabide gonbidatuko dituzte bakoitzak tokiko albisteen berri eman eta elkarrekin komentatzeko. TOKIKOM gauzak deitu diote tarteari eta, esan bezala, astelehenero izango da, 18:30etatik aurrera. Lankidetza horren bidez, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/22
Gure herrietako hizkuntza aniztasunaren adierazle, jatorri ezberdinetako haurren grabaketak biltzen dituwww.lingolang.net webguneak. Euskaratik beste hizkuntzetarako zubia eginez, oinarrizko hitz eta esaldiak ikasteko aukera emateaz gain  aniztasuna lantzeko baliabide bat eskaintzen zaie ikastetxeei. Ekitaldian, proiektuaren laguntzaile izan diren Kutxa Ekoguneko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira, baita grabaketetan parte hartu duten herrietako hainbat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/05/27
Duela pare bat aste Berria Taldeak eta Euskaltzaleen Topaguneak hitzarmena sinatu genuen. Elkarlan horri esker, euskaltzaleen elkarteetako bazkideek eta mintzalagunek egunkariko harpidedun egitean abantaila bereziak  izango dituzte. Durangoko Topagunearen egoitzan sinatu zuten hitzarmena Joanmari Larrarte Berria Taldeko Kontseilari ordezkariak eta Mikel Irizar Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak. Helburua, mugimenduaren bueltan dauden lagunei euskaraz bizi ahal izateko tresnak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/04/10
Aurten, bosgarrenez eskainiko diogu Nafar jendeari kultur ikuskizunen bidez euskaraz gozatzeko aukera. Aurtengo edizioan lau ekitaldiko zirkuitua antolatu dugu CEDERNA-GARALUR erakundearen laguntzaz Egitaratua: Apirilak 14, 19:00etan Elizondoko Kultur etxean “Anari” Apirilak 20, 22:00etan Berako Kultur etxean: “Ruper Ordorika eta mugalariak” Maitzaren 4an, 20:00etan Agoitzeko Kultur etxean: ” Potola” antzerki obra Maiatzaren 24an, 22:00etan Etxarri-Aranazeko Kultur […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 38 = 43