Komunikabideak archivos - Page 4 of 19 - Euskaltzaleen Topagunea

Aio UK, kaixo HirUKa!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/09
Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK aldizkaria izango da azkena, eta berezia izango da goitik behera, abenduaren 22an kaleratuko da. Ukberri.net agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biok euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dugu, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da hiruka. UK-ren ibilaldia: 1995ean jaio zen Bizarra Lepoan aldizkaria, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/20
Katamalo musika taldeak Plateruena Durangoko Kafe Antzokian eskaini zuen orain arteko azken kontzertua, 2011. urtean. Orduko kontzertuaren grabazioarekin egin duten diskoa Durangoko Azokan salgai jarriko dute.  Aurretik, ordea, Tokikomeko hedabideei eskaini diote saltzeko, Plateruena diruz laguntzeko kanpainaren barruan. Hamarkada bat bete du Plateruena Durangoko Kafe Antzokiak, eta hurrengo urteetan ere bide beretik jarraitzeko laguntza eskatu dute. Azpiegitura eraikitzeko zorpetu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/20
Topaguneak, TOKIKOMek eta Udalbiltzak lagunduta, Xaloa Telebistak diru-bilketa kanpainari ekin zion joan den astean. Lizentzia lortu ondoren, 50.000 euro behar ditu igorgailua eta errepikagailuak erosi eta instalatzeko. Helburua lortzea oso garrantzitsua da, edonondik ikusita ere: Xaloarentzat alegaltasunetik irteteko aukera aparta da, eta bere jarduera egonkortzekoa, beraz. Iruñerriarentzat, zer esanik ez: bertako euskaldunek –eta ez-euskaldunek ere- […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/05
Gauzak ondo bidean, datorren astean bertan abiatuko da Iruñerrian euskara hutsezko tokiko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpaina erraldoia. Helburua betez gero, urtarrilean bertan hasiko dira emisioak. Joan den urtean Nafarroako Gobernuak LTD bidezko tokiko telebistetarako lizentziak banatzeko lehiaketa egin zuenean, 1997tik Baztan-Bertizarana-Malerreka inguruan emititzen duen Xaloa Telebistak aukera paregabea ikusi zuen bere proiektua sendotzeko. Lan […]
Nafarroako hedabideak aurrera
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/09/15
ERRAN izanen da Baztan, Malerreka eta Bortzirietan lanean diharduten euskarazko komunikabideak batuko dituen agerkari digitalaren izena. Horrela erabaki dute Ttipi-Ttapa Fundazioak, Xorroxin Irratiak eta Xaloa Telebistak. Udazkenean zehar zehaztuko dira agerkarien edukiak, komunitatearen osaketa eta, harremanak landuko dira eskualde zabal agenteekin. Hartara, dena ongi bidean, abenduan martxan jarriko da. Bide beretik dabiltza Iruñerrian. Orain gutxi […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/09/04
Inazio Arregik uztailean erretiroa hartu ondoren, Alaitz Artolazabal zumarragarrak helduko dio TOKIKOM zuzentzeko erronkari. Alaitzen izena ezaguna egin da azken urteotan euskal hedabideen alorrean. GIPUZKOABERRITZEN berrikuntza agentzian zebilela, berak zuzendu zuen HEKIMEN elkartearen sorrerara eraman zuen gogoeta prozesua, eta harez geroztik ere euskal hedabideen elkartearen estrategia finkatzeko gogoeta zuzentzen ari da. Aurretik LANGUNE hizkuntzen industria […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    7 + 3 =