Komunikabideak archivos - Page 16 of 19 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/24
Azaroaren 28an, larunbata, Beleixe irratiak ateak zabalduko ditu estudio berria ezagutarazteko. Beleixe irratiak 10 urte bete ditu aurten. Urte hauetan guztietan, Etxarri Aranazko kultur etxeko gela bat izan da bere egoitza. Hasierako gelatxo hura txikiegia zen behar bezala lan egiteko, eta, hemendik aurrera, Etxarri Aranazko udalarekin lortutako hitzarmenari esker, udaletxeko estalopean egonen da Beleixe irratia, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/08
Bederatzi urteko ibilbide oparoaren ostean, 100 zenbaki bete ditu GAZTEZULO aldizkariak. Halako zenbaki biribila aitzakia ezin hobea da zer edo zer berezia prestatu eta irakurle gazteen leialtasuna eskertzeko. Urriaren 9an kalean izango den zenbakia ez da, inondik inora, arrunta. Ohi baino orrialde gehiago ditu, eta bertan  aldizkariaren beraren historiako 100 eduki onenak bildu ditugu: elkarrizketatu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/08
<!– –> Nafarroako Gobernuak bigarren urtez blokeatu du euskarazko hedabideontzako diru-laguntzetarako gordeta zegoen partida. Euskarabideak uztailean agindutako 240.000 euroko diru-partida ezerezean gelditu da, Nafarroako Gobernuaren baitako Institutuak ez duelako deialdia garaiz argitaratu. Ez 240.000 eta ezta 9.567 ere, Euskarabideak egoera zuzendu ezean, Nafarroako gizartearen eskariari erantzunez euskarazko informazioa lantzen dugun hedabideok ez dugu euro bakar […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/18
Tokiko hedabideetako langile beharrak asetzeko sortu dugun lan poltsak 150 kurrikulum bildu ditu jadanik, jatorri geografiko zein soslai akademiko eta profesional guztietakoak. Zuen hedabideotan lanposturik bete behar izanez gero, gogoratu Hedabide Sailarekin harremanetan jartzea baino ez duzuela 150 fitxa horien artean behar duzuen profilarekin bat datozenak jasotzeko. Lan poltsako hautagaien artean, erredakziorako, lokuziorako, lan teknikoetarako […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/17
Lehengoan Goienari buruz aritu ostean, aste honetan TOKIKO.TV tokiko telebisten sarea hartu dute hizpide ETB3ko Nick dut nik saioan. Tokiko elkartearen presidentea, Jon Aldanondo, eta alde teknikoa kudeatzen duen Jon Berezibar ageri dira erreportajean, Tokiko elkartearen filosofia eta tokiko.tv-ren ezaugarri teknikoak azaltzen.
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/10
ETB3n interneti buruz diharduen Nick dut Nik saioak tartea eskaini zion atzokoan GOIENA komunikazio kooperatibari. Besteak beste, eskualdeko euskara elkarteek osatzen dute kooperatiba, tokiko informazioa paperean, telebista, irrati zein internete bidez lantzen dituena. Iban Arantzabalek eman zituen haren inguruko azalpenak.  

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    8 + 1 =