Komunikabideak archivos - Page 14 of 19 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/30
Duela hiru urtetik hona urtero egin dugunez, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren HEHOBA diru-laguntza deialdia baliatu dugu hainbat aldizkariren irakurle azterketak egiteko. Hain zuzen ere, Anboto, Begitu eta Otamotz aldizkariak izan dira aurten azterketa egitera animatu direnak. Azterketak egin dituen AZTIKER enpresak jakinarazi duenez, prest ditu jadanik hiru azterlanen emaitza txostenak, eta datozen asteotan aurrez aurreko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/30
Orio eta Aiako KARKARA hamaboskariak 282. zenbakia argitaratu berri du, eta harekin batera erabateko aldaketa egin dio diseinuari. Karkara berriaren diseinua Danel Agirre Lertxundi zarauztarrak egin du eta lehenengo begiratuan sumatzen da aldaketa. Azala dinamikoagoa da orain, eta aldakorra izango da nabarmendu nahi den gaiaren arabera. Barrualdean ere nabarmenak dira aldaketak: iritzi ataleko irudiak desgaertu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/20
Tokiko hedabide berri baten jaiotza ospatu dute asteburuan Arabako Aiaraldeko eskualdean. Aiaraldea.com bertako euskaltzale talde batek sortutako proiektua da, eta eskualdeko hainbat eragileren inplikazioa lortu du planteamendu ireki eta partehartzaileari esker. Edukiei dagokienez, multimediaren aldeko apustu argi eta garbia egin dute Aiaraldea.com-en, eta dagoeneko era guztietako edukiak aurki daitezke euren webgunean: telebista, klipak, ikus-entzunezko erreportajeak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/03
Zarauzko «Txaparro» herri aldizkaria ixteko erabakia hartu behar izan du Txaparro Kultur Elkarteak, proiektua aurrera ateratzeko zailtasun ekonomikoen eraginez. Aldizkariaren ordezkariek agerraldi publikoa egin dute Zarauzko udaletxe aurrean, itxieraren arrazoiak azaltzeko. Aldizkaria 2001eko irailean sortu zen, herritarrei herriko kontuak euskaraz eta dohainik azaltzeko asmoz eta, harez geroztik, 100 ale baino gehiago argitaratu dituzte. Aldizkariko lan-taldeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/01
Durangaldeko Anboto, Arratiako Begitu eta Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkariek haien irakurleriaren gaineko azterketari ekingo diote egunotan. Azterketok Eusko Jaurlaritzaren HEHOBA deialdiko diru-laguntzari esker egingo dira, eta Andoaingo Aztiker enpresa espezializatuak du haien ardura teknikoa. Azterketaren zati nagusia telefono bidezko galdeketa masiboa da, aldizkari bakoitzaren banaketa esparruan 900 bat laguni egingo zaiona. Hirugarren urtea da Federazioko aldizkariek […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/02/02
Utrechteko unibertsitateko komunkazio saileko irakasle Piet Bakker-ek egiten duen NewsPaper Innovation blogak bizpahiru sarrera eskaini dizkio azken asteotan euskarazko argitalpenei. Bakkeren bloga erreferente garrantzitsua da doako prentsaren munduan. Bakkerren idatziak irakurri nahi izanez gero, hona loturak (ingelesez daude): Hitza – Basque free daily (Hitzei buruz) Another Basque free daily (Hernaniko Kronikaren inguruan) More frees in […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    88 − 79 =