Irudienea archivos - Page 20 of 20 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/01/19
Abenduaren 13an Kameratoia lehiaketaren baitan Donostiako Tabakaleran sortutako lanak ETB3ko Martina saioan emitituko dira hurrengo asteotan. Gaur bertan (urtarrilak 19) hasiko dira saioan Kameraotiko bideoak emititzen. Lehenengoa hirugarren saria eskuratu zuen “PD.: Ondo ibili” izenekoa izango da, Puntutaparte taldearena. Martina astelehenetan emititzen du ETB3k, 21:00etan, eta astean zenbait aldiz errepikatzen dute. ETB3ren webgunean ere eskegi […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/13
Kameratoia 08 hasi da. Gaur, abenduaren 13an, egun osoan zehar Donostiako Tabakaleran parte hartzen ari dira Euskal Herriko txoko ezberdinetako hainbat gazte laugarrenez ospatzen ari den ikus-entzunezkoen rallya. Egunean zehar www.kameratoia.com webgunean aurkitu ahal izango duzue informazio eguneratua.
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/11/11
Makinaria guztia martxan jarri dugu berriz ere, eta dagoeneko martxan daukagu Ikus-entzunezkoen Rallyaren IV. edizioa. Berrikuntza nabarmen bat izango da aurtengo edizioan: rallya koskortu egin zaigu dagoeneko, eta hori dela eta, izen propioa eman diogu: Kameratoia. 2008ko Kameratoia Tabakaleran izango da, Donostian, abenduaren 13an. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 28ra arte, eta parte hartzeko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/04/21
Lehengo ostiralean, apirilak 18, Film Laburren V. Zirkuituari buruzko pieza emititu zuen ETBko POSTDATA saioak. Hemen behean eskegi dugu nahi duenak ikus dezan:    
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/22
Aurten ere, bosgarrenez, Topaguneak eta euskara elkarteek antolatuta film laburren zirkuitua martxan egongo da apirilaren 3a eta maiatzaren 16a bitartean. Aurreko lau edizioetan egin den moduan, euskaraz sortutako filmak ikusteko aukera izango da emanaldietara hurbilduta. Bosgarren edizio honetan hamar film aurkeztuko dira emanaldietan eta aurreko urteekin alderatuta zenbait berezitasun egongo dira. Hamar filmetako hiru, Topaguneak, […]

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

7 + 3 =