Hizkuntza politika archivos - Page 2 of 6 - Euskaltzaleen Topagunea

Berrindartu eta jauzi gogoeta argitaratu du Topalabe taldeak
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/05/22
Bost urte dira Topalabe taldeak Berrikasi eta Berrikusi gogoeta kaleratu zuenetik, euskaltzaleen mugimenduan eta euskararen normalizazioa bultzatzeko lanean ari diren eragile ezberdinetan hausnarketa bultzatzea helburu zuen dokumentua. Bost urte hauetan txostenean jasotzen ziren hausnarketek bidea egin dute eta Topalabe taldea hurrengo urratsei begira jarri da. 2019an egindako talde-lanaren emaitza izan da Topaberri aldizkariaren 67. zenbakian […]
Euskalgintzak manifestazioa egingo du ekainaren 4an Iruñean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/17
“Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu” lelopean manifestazio deialdia egin du Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak ekainaren 4rako. Iruñean egingo den manifestazioarekin, euskararentzako neurri ausartak eskatuko dira. Kontseiluko ordezkariek esan duten modura, ekainaren 4an egingo den ekimena ez da zerbait isolatua izango. Planteamendu oso bat izango du datozen urteotan behar den aldaketa eman dadin bultzatuko […]
Euskaraz bizitzeko nahiak beteko du Iruñeako Ana(h)itasuna
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/23
Larunbatean, Apirilaren 25ean ekitaldia egingo du Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna pabiloian. Arratsaldeko 18:30an izango da eta herritarrei gonbita egin diete, bertara daitezen. Gisa honetako lanak egiten espezialista taldea egon da lanean, Eneko Olasagasti zinemagile eta ekoizlea buru. Olasagastik, telebista, zinema, zein antzerkirako lan andana ekoiztu du eta eskarmentu handia du ekitaldi artistikoak antolatzen. Kontseiluko kide Maite […]
Apirilaren 25ean Iruñeako Anaitasuna betetzeko deia egin du Nafarroako euskalgintzak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/03/16
Kontseiluak, Nafarroako euskalgintzarekin batera, ekitaldia egingo du datorren apirilaren 25ean Iruñean, Anaitasuna kiroldegian. Nafarroako euskaltzaleentzako bilgunea izan nahi du Anaitasunan ospatuko den ekitaldiak eta, era berean, hizkuntza politika berri baterako oinarriak zehaztu nahi izango dira ekitaldiaren bidez. Ekitaldiaren aurreko hilabeterako, Nafarroako euskaltzaleak balkoietan “Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak jartzeko deialdia egingo da hurrengo egunotan. Ikurra […]
O28 manifestazioa Donostian: Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/12
Otsailaren 28rako manifestazioa deitu du Kontseiluak Donostian, “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!” lemapean. Azken hilabeteotan hainbat erakundetan hartzen ari diren neurrien kontra epaitegietara jotzen ari dira bai Espainiar estatuko EAEko gobernu delegatua, bai Nafarroako Gobernua eta baita Frantziar estatua ere. Horregatik, euskalgintzatik, euskararen alde hartzen diren neurriak babestu eta helegiteekin desadostasuna agertzeko, Kontseiluak manifestazioa deitu […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    38 − = 29