Euskaltzaleen Topagunea archivos - Page 36 of 42 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/09/07
  Irailaren 25an, larunbata, goizez,  MINTZOLA fundazioaren Villabonako egoitzan, Nafarroa eta Gipuzkoako elkarteen MINTEGIA izango da. Horren ondoren etorriko dira Arabako elkarteena, azaroaren 13an hango jardunaldien baitan, eta Bizkaikoena, azaroaren 27an. Hiru mintegi horiek, kulturgintza arloko nolabaiteko jarduera duten elkarteen gogoetagunea izan nahi dute. Izan ere, uste dugu asko dela, kulturgintzan jarduteko moduan, elkarrengandik ikasteko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/07/28
Federazioko langileoi ere iritsi zaigu oporrak hartzeko ordua, eta datozen asteotan hutsik egongo da Abadiñoko bulegoa. Buelta ‘mailakatua’ egingo dugu, abuztuko azken astetik aurrera. Ondo-ondo pasa denok oporretan, eta batez ere, asko kargatu pilak, udazkenean energia asko beharko dugu eta!
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/07/14
Gogoan izango duzuenez, urtarrilean ekin genion euskara elkarteen mugimenduaren gaineko hausnarketa egiteari Durangon egindako jardunaldietan. Bertan bildutako ehun lagunek egun emankor batean euskara elkarteen mugimenduaren etorkizunerako erronkak irudikatzeko ariketa egin genuen, azken mende laurdenean egindako lanaren diagnositik abiatuta. Jardunaldien ondorioetan jaso zen moduan, Topaguneak bazkideen aldetik jasotako beharrei eta iruzkinei erantzunez, Kongresu forma eman dio […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/30
  Udalekuak direla eta jasotako formazioagatik EHUn aukera askeko kredituak trukatzeko aukera dago. Horretarako Topaguneak egindako ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa da. Hortaz, ziurtagiriak elkartean uztailean bertan jaso nahi badituzue,  hezitzaileen zerrenda (izena, abizenak eta NA) lehenbailehen bidali gazteak@opagunea.org helbidera. Gogoratu, irailean ere elkartean ziurtagiriak jasotzeko aukera izango duzuela. Horretarako zerrendak irailaren 10a baino lehen bidaili beharko duzue.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/22
“Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena” eskuliburua aurkeztu du Topaguneak gaur, ekainaren 22an Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du. Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak eta Iñaki Eizmendik, ebete zerbitzuetako arduradunak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/15
                                            Datorren asteartean, hilak 22, “Entitateak Euskalduntzeko Metologiaren Garapena: Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” liburuxkaren aurkezpen irekia egingo du Topagunearen Entitateak Euskalduntzeko Sailak. Bertan Eta Kitto, Berbaro eta Irun Irutenekin batera prozeduraren egile izan den […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    69 − 60 =