Euskaltzaleen Topagunea archivos - Page 35 of 42 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/21
Joan den igandean Atarrabian egin zen Nafarroa Oinezen Topagunea eta Euskara Elkarteen Mugimendua omendu zuten. Ekitaldian, Nafarroako Topagunearen arduraduna, Oskar Zapata, eta Federazioaren presidentea, Karmen Irizar izan ziren. Hona Oskarrek bertan irakurri zuen mezua.   Oskar Zapata, Nafarroako Topagunearen arduraduna, mezua irakurtzen. Argazkia: Nafarroa Oinez.   Topagunetik biziki eskertu nahi diogu, Nafarroa Oinezeko jendeari gure […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/20
Gaur egun, lau arabarretik bat euskaraz hitz egin eta ulertzeko gai dela esan daiteke. Proportzio hori, gainera, ia hirukoiztu egiten da 25 urtetik beherakoen artean. Hala ere, askoz ere gutxiago dira euskara eguneroko bizitzan, normaltasunez erabiltzen dutenak.  Zein da ezagutza eta erabileraren arteko eten horren arrazoia? Ba ote da modurik egoera horri buelta emateko? Nork […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/14
Euskara Elkarteen mugimenduarentzat une garrantzitsua dela uste dugu. Funtzio garrantzitsua betetzen ari gara euskara elkarteok sortu ginenetik, baina era berean, badakigu etorkizunera begira jartzeko unea heldu dela; gure funtzioa berrezartzeko eta ikuspegiz aberasteko unea hain zuzen ere. Esan bezala, euskara elkarteena, gizarte mugimendua da eta baita euskaldunon bilgune ere. Horrela agertuko gara Otsailaren 26an, XXI. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/06
Nafarroa Oinezeko antolatzaileek Topagunea omentzea erabaki dute aurten. Azken urteotan egindako lanagatik jasoko du errekonozimendu hau Euskara Elkarteen Federazioak.  Atarrabian ospatuko da aurten Nafarroa Oinez, urriaren 17an, Munduz mundu lemapean. Egun osoko festaren barruan,  eguerdiko 12etan egingo da omenaldi ekitaldia Paz de Ziganda ikastolan. Kide guztiak gonbidatuta gaude aurtengo Nafarroako ikastolen jaian parte hartzeko. Zorionak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/06
  Dakizuenez, urtarrilean Durangon “Gogoetan, XX. Mendeko Euskara Elkarteak” izeneko jardunaldietan azaleratutako kezkei erantzuteko asmoz, datorren otsailaren amaieran Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua egiteko erronkari heldu genion. Bien bitartean, hausnarketa lanari ekin diogu eta dagoeneko, Batzorde Txikia osatzen duen lantaldeak, lehen faseko oinarrizko ponentziaren lanketa amaitu du. Irailaren 29an izan zuten azken bilera eta egun, XXI. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/09/23
Euskara Elkarteen Mugimenduaren Kongresuaren datak zehazten doaz apurka-apurka. Urtarrilean abiatutako gogoeta prozesuaren garai erabakiorrean sartuko gara hurrengo hilabeteotan. Topaberri e-buletinaren 68. zenbakian azaldu zen moduan, apiriletik aurrera gogoetaren lehen zatia egin da eta horretarako bi batzorde izan dira martxan. Urritik aurrera eztabaida zabaldu egingo da eta Euskara Elkarteetako kide guztien arteko gogoeta saioak aurreikusi dira. […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    16 + = 22