Aniztasuna archivos - Page 5 of 13 - Euskaltzaleen Topagunea

Tosta Banda eta hizkuntza aniztasunaren kanta
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Tostako zazpi komunitateetako zenbait musikari eta abeslari elkartu dira azken hilabeteetan, proiektuaren babespean TOSTA BANDA osatzeko. Besteak beste, Euskal Herritik Oreka Tx taldeak hartzen du parte. Tosta Bandak kontzertua eskainiko du Errenterian, irailaren 23an, iluntzean. Zazpi hizkuntzatako kantak entzungo dituzte bertaratzen direnek, baita Tostaren kanta ere, zazpi hizkuntzaz osatua. Hala ere, azken hau hemen bertan […]
Mintzalagun, zatoz Tosta herrixkara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Irailaren 22tik 25era Errenterian izango den Tosta herrixkan mintzalagun eta euskaltzale guztiek izango dute zeregina eta zerekin gozatua. Besteak beste, larunbatean, irailak 24, eguerdiko 12:00etan hasita mintzodromoa izango da. Sagardo eta gazta artean, parte hartzaileak mahairik mahai mugituko dira, bertaratutakoekin proposatutako hainbat gairi buruz arituz. Eskualdeko eta Euskal Herriko mintzalagun eta euskaltzaleentzako Errenteriara egun pasa […]
Galizian da Tosta asteburu honetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/09
Aurreko asteburuan Frisian izan zen Tosta herrixka, eta Galizian da gaurtik igandera bitartean. Rock in Rian jaialdiarekin bat egin du hizkuntza aniztasunaren komunitateak, Rianxon. Herrixkaren seigarren eta azken aurreko porturatzea da hau, eta bi aste barru helduko da Euskal Herrira. Hiru egunez, egonaldietako sortzaileen lanak eta kultur emanaldiak izango dira Rianxon. Ia komunitate guztietan bezala, tokiko jaialdi […]
Tosta herrixka Errenterian, irailaren 22tik 25era
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/08
Apirilaz geroztik Atlantikoko hizkuntza-komunitate gutxituetan barrena ibili da Tosta, eta Galizia, Gales, Irlanda, Eskozia, Frisia eta Kornualles bisitatu ondoren, Errenteriako Atlantikaldia jaialdian amaituko du bidaia. Irailaren 22tik 25era, Tosta herrixkak hizkuntzak eta hizkuntza aniztasuna nabarmenduko ditu egitarau zabal baten bidez. Atlantikaldiak, musika eta kultur jaialdiak, munduko kulturen topagune bilakatuko du Errenteria. Aurtengo edizioan aniztasuna izango […]
Irailaren 23an, hizkuntza txikien arteko mahaingurua
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/08
Tosta herrixkaren baitan, “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua izango da Errenterian. Eguna: irailak 23, ostirala Ordua: 17:00 Lekua: Xenpelar Etxea Tosta osatzen dugun zazpi hizkuntza komunitateetako kideen arteko topaketa irekia izango da. Bertan, hizkuntzen errealitatea ezagutu eta erronka komunei buruz aritzeko tartea egongo da. Mahai-ingurua euskarara itzuliko da.
Hizkuntza irizpideen gida eta hiztegitxoak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Nola landu hizkuntza irizpideak kulturarteko harremanetan? Nola egin lekua gure hizkuntzari, zubi hizkuntzak erabiltzen diren esparruetan? Nola errespetatu gainontzekoen hizkuntzak? Hizkuntza irizpideen gida Tosta egitasmoaren ondare nagusietako bat, kulturarteko harremanetarako hizkuntza kudeaketarako gida proposamena izango da. Komunitate desberdinetako eragileen arteko harremanetan, tokian tokiko hizkuntzei lehentasuna emango dien hizkuntza erabilerarako eredua sortu nahi dugu. Horretarako, esperientziak […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 71 = 72