Aniztasuna archivos - Page 10 of 13 - Euskaltzaleen Topagunea

Tosta enbaxada, abiatzeko prest
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/18
Tostak itsas bidaia egingo du Atlantikoko hizkuntza-komunitate gutxituetan barrena, Donostia 2016ren Ahotsen Itsasargiaren ordezkari-lanetan. Atzo bildu ginen Irlandan proiektuaren bazkide guztiak, tartean Euskaltzaleen Topagunea.   Bi urteko antolakuntza-prozesuaren ondoren, Donostia 2016ren Tosta Cargo enbaxada ibiltaria prest dago misioa abiatzeko. Tostak Ahotsen itsasargia ordezkatuko du Europako kostalde atlantikoko zazpi hizkuntza-komunitate gutxituetan barrena, eta hiru helburu izango […]
Auzoko jaia: Eskoriatzako irudiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/16
Maiatzaren 23an Eskoriatzan ospatutako Auzoko Jaiak irudi ederrak utzi zizkigun, aniztasunean euskaraz bizitzeko nahia agertu duten hamaika lagunen irudiak. Urte osoan herriz-herri saretzen diren auzotar eta auzokideen bilgune izan zen Eskoriatza eta ondoko bideoan eta argazki galerian ikusi ahal izango dituzue bertan bizitakoak.   Argazkiak ere aurki ditzakezue gure Flickr kontuan
Bigarren aldiz ospatu zen maiatzaren 23an Auzoko egitasmoaren jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/09
Aniztasunean euskaraz bizitzeko aldarrikapena eginez, Eskoriatzako plaza betetzea lortu zuen jaiak. Hizkuntza eta jatorri ezberdinetako herritarrek euskaraz bizitzeko nahia eta bide horretan pausoak emateko borondatea erakutsi zuten beste behin ere. Jaiari hasiera emateko, ongi etorri ekitaldia burutu zuten herriko plazan. Auzoko egitasmoa martxan duten hamar herrietako ordezkariak igo ziren oholtzara, jatorri ezberdinetakoak izanik ere, guztiak […]
Auzoko jaia maiatzaren 23an Eskoriatzan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/14
Aniztasuna kontuan hartuta euskaraz bizitzeko aldarrikapena egingo dute beste behin ere Auzokoko kideek. Eskoriatzan elkartuko dira Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako kideak. Dagoeneko bigarren urtez antolatu den jai honetarako zita maiatzaren 23an izango da. 11:30ean hasita, jatorri eta hizkuntza aniztasuna oinarri izango dituen egitaraua prestatu dute. Lehenik ekitaldi txiki bat egingo dute herriko plazan, ondoren […]
Maiatzaren 23an ospatuko da Auzoko egitasmoaren jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/21
Eskoriatzan elkartuko dira  Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 23an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Iazko arrakasta ikusita, jai hau antolatzen den bigarren urtea izango da. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturei ere lekua eginez. Eskoriatzarekin batera, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, […]
Otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/21
UNESCOren ekimenez sortutako Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a; hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak aldarrikatzeko eguna. Euskal Herrian ekimen interesgarriak izan dira aurten egunaren bueltan. Bi aipatuko ditugu: Euskal Pen Klubak “Euskara, guztion etxe, guztiontzat zubi” adierazpena zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta Twiterren #AmaHizkuntzan #MotherLanguage eta #euskara traolak erabiliz txiokatzeko deia […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    29 − = 20