Aisialdia archivos - Page 26 of 31 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/07/12
  Astialdiko Zuzendari Ikastaro intentsiboa antolatzen ari da Bizkaiko Urtxintxa Eskola. Jada zenbait pertsona interesatuta agertu dira baina ez dira nahikoak taldea osatzeko, hori dela eta, matrikulazioa irailaren 1era arte luzatzea erabaki dute. Ikastaroak 100 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu. Ikastaroa egiteko ezinbesteko baldintzak dira 21 urte beteta edukitzea eta astialdiko begirale […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/07/12
Dagoeneko argitaratuta dago Euskadiko Gaztediaren Kontseiluaren egk digitala-ren ekaineko alea. Bertan gazte eragileontzako eta gazteontzako interesgarriak diren gaiak lantzen dira. Besteak beste, azken aldian notizia izaten ari den Eusko Jaurlaritzak landutako Euskal Gaztediaren Legeari EGK-k egindako ekarpenak irakurgai daude azken ale honetan. Bereziki interesgarria den irakurgaia.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/30
  Gaztelink gazteentzako webgune berria da. Gazteei eta gazte eragileei zuzendutakoa hain zuzen ere. Oraindik berria eta ezezaguna den arren, informazioa jaso eta zabaltzeko, komunikatzeko, harreman berriak egiteko… aukera bat gehiago eskaintzen du. Baliatzea edo ez bakoitzaren esku dago…
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/16
Ikastaroen eskaerak egiteko epea zabalik dago. Kultur Zirkuituak aisian eta aisiaz gozatzeko tailerrak dira, kultur arlokoak, zeharo ludikoak eta erakargarriak. Tailer sorta hau interesgarri izango zaizuela uste dugu. Azaroaren 30era bitartean izango duzue eskaerak egiteko aukera. Parrillako eskaintza oso irekia da baina bertan ez dagoen tailerrik antolatu nahi baduzue, egin proposamena. Elkarteok zuen irakasle propioekin […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/19
Maiatzaren 13an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian GAZTEMATIKA Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Sistema aurkezteko jardunaldia egin zen.  Baina zer da GAZTEMATIKA? Gipuzkoako Foru Alndundiako Gizarte Politikako Departamendtuak, EUDEL Euskal Udalen Elkartearen laguntzaz, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema garatu du. Haur eta gazteen arloan Gipuzkoan lortutako erakundeen arteko adostasunetik sortua da sistema, eta helburu nagusitzat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/19
Udaltop, Gipuzkoako euskara-zerbitzuetako II. topaketak apirilaren 21ean eta 22an Lasarte-Orian egin ziren. Aurtengo gaia Nerabeen aisia eta lagunartean zer eta nola egin daiteke euskara gehiago erabiltzeko. Dagoeneko Udaltop-en webgunean topaketetako material guztia bideoak, argazkiak, ponentziak, aurkezpena… ikusgai dago. Dudarik gabe, irakurgai interesgarriak!

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    77 − 68 =