Aisialdia archivos - Page 24 of 31 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/11/25
2011ko Otsailera bitarteko ikastaroen eskaerak egiteko epea zabalik dago. Gazte Kultur Zirkuituak aisian eta aisiaz gozatzeko tailerrak dira, kultur arlokoak, zeharo ludikoak eta erakargarriak. Tailer sorta hau interesgarri izango zaizuela uste dugu. Abenduaren 30era bitartean izango duzue eskaerak egiteko aukera. Ikastaroek beren kostuarekiko % 35eko deskontua izango dute euskara elkarteentzat. Zergatik dira erakargarriak tailerrak? Ludikoak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/11/25
  Txatxilipurdi elkarteak, pasa den urtean azterlan interesgarria egin zuen sare sozial birtualen inguruan eta gaztetxoek egiten duten hauen erabilpenaren gainean. Gurasolandia egitasmoaren barruan, azterlanaren inguruko hitzaldia eman zuen elkarteko idazkaria den Enekok Barberenak. Interesgarria izango zaizuelakoan…
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/11/25
  Hona hemen  Euskal Herriko haurrak, gurasoak eta hezitzaileak bildu nahi dituen irrien kluba egitasmoaren  webgune interesgarri baten berri.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/11/05
Bihar, azaroak 6, KAMERATOIA Ikus-entzunezko Rallyaren 6. edizioaren finala izango da Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Aurtengo Kameratoian parte hartzaileek lau eguneko epea izan dute bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lan bat sortzeko, “Muga-Mugan” gaiarekin, eta Ermuko hainbat ezaugarri islatuz. 28 taldek eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko, eta haietatik 15ek lortu dute lana bukatuta […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/11/03
Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak aurtengoa ere Gurasolandia egitasmoa abian jarri du. Egitarau zabalarekin dator eta parte hartzeko aukera zabalik dago azaroaaren 2a eta 7a bitartean. Egitasmo hau, elkarteak gurasoentzakoa bereziki dituen beste bi proiektuekin osatzen da: guraso.com webgunea eta ludotekako gurasoentzako transmisio kanpaina.         Argazkia: Cesareolarraso 2010
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/05
  Irailaren 236 eta 30ean Matienako Kultur Etxean “Datu babeserako legea elkartegintzaren esparruan” formazio saio interesgarria jaso genuen hainbat elkarteetako 15 bat lagunek. Interesgarria oso legeari dagokionean hausnarketa egiteko izan dugun aukera, irakaslearengandik jasotako azalpenak eta ikastaroa bera!  Hemen, batez ere haur eta gazteekin gaia lantzeko aukera interesgarriak aurkituko dituzue.   Argazkia: Antxiñako argazkia, Zaloa […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 2 = 5