Jon Sarasuak liburu berria aurkeztuko du TopaEgunean

TopaEguneko egitarauak aukera anitz eta ezberdinak izango ditu Soraluzera hurbilduko diren lagun guztien gozagarri. Tartean liburu aurkezpen bat ere izango da, aurki argitaratuko den liburu baten aurkezpena, hain zuzen.

Jon Sarasuak “Hiztunpolisa” liburua argitaratuko du Pamiela argitaletxeqren eskutik.

Irailaren 28an, eguerdiko 12etan, Soraluzeko Herri Antzokian aurkeztuko du egileak berak liburua. Aukera paregabea euskararen, euskal hiztun komunitatearen eta euskalgintzaren gainean egindako hausnarketa lehen eskutik jasotzeko.

Horra beste arrazoi on bat irailaren 28an Soraluzera hurbiltzeko.