Jolasa baino gehiago jardunaldiak Gasteizen

jolasabaino“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea.

Hiru helburu nagusirekin antolatu dituzte jardunaldiok Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin:

-Ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea.

– Gasteizko egoera eta aukeren gainean gogoeta partekatzea.

– Aurrera begirako elkarlanerako aukerak eta lehentasunak denon artean identifikatzea.

Jardunaldiak Gasteizen aurkeztu berri den Oihaneder Euskararen Etxean izango dira eta ondoko ordutegia izango dute:

  • Larunbatean, azaroak 15,  10:00etatik 14:00etara
  • Asteartean, azaroak 25,  18:30etik 20:30era.

Hurrengo egunetan zabalduko da jardunaldien egitarau zehatza.