Oskar Zapata Solano

Oskar Zapata Solano ( Iruña, 1963), Iruñean jaioa eta Iruñean euskaldundua gazte garaian. 2004an, Topaguneko talde profesionalean integratzen da. Egun, Euskaltzaleen Topagunean, sentsibilizazio arloko arduraduna eta  Nafarroako zuzendaria da. 1997an hasten da bere ibilbidea Euskaltzaleen mugimenduan Atarrabiako Karrikaluze elkartearen sorrera gidatzen, geroztik beste hainbat elkarteen sortze prozesuak sustatu eta gidatu ditu, azkena LABA elkartea sortzeko prozesu parte hartzailea gidatu du.