Iñaki Soto Nolasko 

 

Iñaki Soto Nolasko (Iruñea, 1975). Filosofian lizentziaduna da. Jarrai gazte erakundeko militantea izan zen. UPV-EHUn ikasi zuen eta bertan egin zuen Historiaren pentsamenduan graduondokoa. Nazionalismoaren etikari buruzko tesia, ordea, ez zuen amaitu. “Filosofiako gida” (UEU, 2004) liburua argitaratu zuen, Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea eta Joana Garmendiarekin batera. Mikel Soto anaiarekin “Unamuno” (Elkar, 2006) biografia laburra idatzi zuen. “ETA-ren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa”-ren (Txalaparta-Gara, 2018) egilea da. Berria-n hasi zen iritzi artikuluak idazten. EiTB taldeko irrati eta telebistetan iritzi-emaile aritu da, bai euskaraz, baita gazteleraz ere. Gara egunkarian Iritzi saileko arduradun izan zen eta, 2011an, zuzendari izendatu zuten, gaur arte.