Urriaren 14ko jardunaldian hausnartu  dugu Nafarroan gero eta herritar gehiago euskararen indarberritze prozesuarekiko enpatiko izateko diskurtsoaz, praktikaz eta bestelako baliabideez. Ehun pertsona inguru bildu gara Iruñeko Kondestablen eta Streaming bidez ere jarraitu dute zenbaitek Jardunaldia. Hemen bertan duzue aukera Jardunaldia osorik ikusteko. 

· JARDUNALDIA OSORIK IKUSI·

Goizeko saioa (jatorrizko hizkuntzan)

Sesión de la mañana (Traducción)

Arratsaldeko saioa (jatorrizko hizkuntzan)

Sesión de la tarde (Traducción)

· EMAN ZURE IRITZIA·

Hizlariren bati zure iritzia edo gogoeta helarazi nahi badiozu, idatzi ezazu azpiko koadrotxoan. Jardunaldiko antolatzaileok helaraziko diogu zure mezua. Eskerrik asko!

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    12 + = 14

    · JARDUNALDIAREN TESTUINGURUA·

    Azken inkesta soziolinguistikoan, 2016koan, Nafarroan euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerari dagokionez, honako datuok agertzen dira: alde % 33,3, ez alde ez aurka % 27,6, eta kontra % 39,1. Ehunekoak 1990eko hamarkadakoekin konparaturik hobeak diren arren. Oraingoz urrun daude gehiengo soziala izatetik

    Euskaltzaleen Topagunearen helburu estrategikoetako bat da etorkizunean Nafarroako biztanleriaren gehiengoa euskararen indarberritze prozesuaren alde egotea eta, ondorioz, indarberritzeko hartu behar diren erabakiak babestea. Bide horretan, aliantzak zein eragile lanak indartzen, eta gizarteari praktika eredugarriak zein diskurtsoak eskaintzen ari gara. Horien artean, aipatzekoa litzateke Nafarroako Gobernuarekin dugun eta jardunaldi honen antolakuntzan agerikoa den elkarlana.

    Nafarroan euskararekiko aldekotasun hori nola landu dezakegun pentsatzen laguntzeko, zenbait jakintza eremutatik gaiari heltzen dioten ikuspegiak ekarri ditugu urriaren 14an, hala nola: ikerketa (Eusko Ikaskuntzak egindako ikerketaren ondorioak eta Euskarabideak egingo duen ikerketa aurkeztea), ikuspegi filosofiko-etikoa, soziologiko-antropologikoa (gizarte aldaketak eragiteari begira), komunikazioa (zer eta nola kontatu euskararen indarberritze prozesuak nafar gizartearen aldekotasun zabalagoa biltzeko),  gizarte eragileak (euskaltzaleen mundutik haratago dabiltzan eragileen begirada); hedabideek gai honetan jokatu dezaketen moduaz ere hitz egin dute mahai-inguru batean.

    · HIZLARIAK ·

    + Ana Ollo  (Nafarroako Gobernua-Gobierno de Navarra) 

    + Oskar Zapata (Euskaltzaleen Topagunea) 

    + Xabier Erize (Soziolinguista. Filologian doktorea)

    + Amaia Nausia Nafar herritarrak eta euskararen kudeaketa

     

     

    Hedabideetako zuzendariak:

    + Iñaki Soto (Gara)

    + Joseba Santamaria ( D. Noticias) 

    + Javier Lorente (Ser irratia)

    + Juan Kruz Lakasta ( Euskalerria irratia)

    + Pilar Kaltzada “Komunikazioa-inkomunikazioa”: gakoak

    + Amaia Zufia (Mugimendu feministako kidea)

    + Irati Majuelo (Mugimendu feministako kidea)

      1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
      2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
      3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
      4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

      69 − = 59