IZARREN DISTIRA MARTXAN DA

id

 

Durangaldean, Getxon eta Txorierrin. Hiru eskualde hauetan martxan da dagoeneko Izarren Distira egitasmoaren 5. edizioa.

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honen helburuetako bat, gazteen zaletasun eta irrika ezberdinei erantzuteko espazioak eskaintzea da. Ideia horretatik dator lehiaketaren leloa: Egin Dakizuna. Bestetik, euskara gozamenarekin lotuz, euskararen erabilera esparru ez-formaletan sendotzen da, nerabeek euskararekiko esperientzia positiboak barneratzen dituztelako.

Hasiera batean talentu lehiaketa soila zena, aukeraketa kastinak eta azken erakustaldia alegia, bilakaera izan du azken bost urteotan. Egun, beste hainbat ekintza antolatzen dira lehiaketaren inguruan: Kazetaritza tailerrak, sormen topaketak, making-off ekintzak, etab. Guztiak gazteen zaletasun ezberdinetara iristeko asmoz pentsatuta.

Informazio gehiago hemen: www.izarrendistira.com