Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartzeko epea martxoaren 9ra arte

IGO2014Bi aste geratzen dira, martxoaren 9ra arte, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa euren herrietan eskaini nahi duten elkarteek, Topaguneari asmo horren berri emateko, nahiz eta irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa apirilaren 23an hasiko den.

Egitasmo honek, irakurzaletasuna sustatu, euskarazko literatura ezagutarazi, herritarrak liburutegira hurbildu eta eragileen arteko elkarlana bideratzea ditu helburu nagusiak eta horiek lortzeko hainbat urrats erraz dituen prozesua proposatzen die herritarrei: liburu bat irakurtzea, hori saritzen duen erosketa-txekea jasotzea, horrekin merkeago erostea beste liburu bat eta hori lagun , ikaskide, senide edo lankideren bati oparitzea.

Informazio gehiago: Manuel Moreno Martin, manuel@topagunea.org, 656794697