Hogeita bi film labur aurkeztu dira Laburbirarako

Euskarazko film laburren zirkuitua martxoaren 9tik apirilaren 12ra bitarte burutuko da eta datorren astean erabakiko da jasotako hogeita bi film horietarik zeintzuk emango diren Laburbiraren XIV.edizioan.

Antolatzaileak pozik dira sortzaileek emandako erantzunaz, izan ere, Laburbiraren xede nagusietako bat da euskaraz sortzen diren laburrak herriz herri ezagutaraztea. Helburu horretan sakonduz, Euskaltzaleen Topaguneak aukera zabaldu du sortzaileek urteko edozein garaitan lanak aurkeztu ahal ditzaten beraien. 2017an zehar jasotako lanak Laburbiraren hurrengo ediziorako aukeraketan sartuko dira.

lbb_gif_789x175

Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia.

Eskaerak urtarrilaren 30era arte

Aurtengo zirkuituan zein film labur ikusiko ditugun datorren astean jakingo da, eta otsaila hasieran argituko da Laburbirak aurten zer ibilbide egingo duen. Urtarrilaren 30era arte izango da  aukera Laburbira antolatzeko eskaera egiteko, leire@topagunea.eus helbidera idatzita. Iaz 27 herritan zehar ibili zen zirkuitua.