HOBETUZ ikastaroen eskaintza berria

Donostiako CEINPRO ikastegiak jakinarazi digunez, zabalik dute jadanik HOBETUZek %100ean ordaintzen dituen etengabeko prestakuntza ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaro horiek jardunean dauden eta lantokia eta/edo bizitokia EAEn duten langileei zuzenduta daude, eta makinatxo bat gai dago aukeran: administrazio eta kudeaketa kontuak, diseinu grafikoa (Photoshop, InDesign, eta abar)… Donostian ez ezik, EAEko beste makina bat lekutan eskaintzen dira horrelako doako ikastaroak. Interesa baldin baduzue, hemen ikus ditzakezue CEINPROren eskaintza eta baldintzak (orriaren bukaeran dago euskarako informazioa).