Euskaltzaleen Topagunea

Hizkuntza Hautuak Astialdian ikerketaren txostena kalean da!

Hizkuntza-hautuak-astialdian-Kukulaisi-EGK

Hizkuntza Hautuak Astialdian, Bizkaiko lurraldean Kukulaisi Aisialdirako Topaguneak EGKrekin egin duen proiektua da, asialdi taldeen behar linguistikoetatik abiatuta.

Proiektuaren helburua Bizkaiko asialdi elkarteen diagnosia egitea izan da, batetik, dauden elkarteen berri izateko, eta, bestetik, euskararekiko duten harremana aztertzeko.

Horretarako, hiru pausu jarraitu dira azterketa honetan: lehenik, elkarteen zerrenda bat osatu da, non iturri ezberdinak erabili diren (EGK-ren datu basea, BFAren erregistroa, etab.); bigarrenik, elkarteen euskararekiko harremana aztertzeko, galdetegi bat eratu da; azkenik, galdetegietako emaitzen atzean zeuden iritziak ezagutzeko, eztabaida-saioaren teknikaren bidez datuak jaso dira eta txosten bat eratu da.

Aisialdia aniztasuna era guztietan batzen duen esparrua izanik, Bizkaiko Astialdi Taldeen errealitatea eta aniztasuna ezagutu da. Izan ere, eztabaida saioetan, hezitzaileen edo gazteen aniztasunak (bai gaitasun aldetik, bai jarreren aldetik, baina baita eremu soziolinguistiko edo jatorri aldetik ere) euskararen erabileran duen eraginaz hausnartu eta eztabaidatu da.

Exit mobile version