Hizkuntza-ekologia eskualdera gerturatuz

Amaitu berri dira Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta Oarsoaldean burutu diren hizkuntza-ekologia jardunaldiak. Bost saio izan dira guztira, bakoitza eskualdeko herri edo barruti batean eta guztiak formatu ezberdinarekin. Izan ere, helburu nagusia gaia gizarteratzea izan da eta horretarako aukera ezberdinak eskaini dira jardunaldien baitan: hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak eta baita gosari-tertulia bat ere. Ikuspuntu ezberdinak landu eta arlo guztietako ekarpenak jasotzea ahalbidetu nahi izan da horrela, eta  hori izan da hain zuzen ere jardunaldien arrakastaren giltza, aniztasuna eta parte hartzea bultzatzea. Ia ehun lagun inguruk hartu dute parte saioetan. Eskualdean euskararen alde egiten den lana azpimarratzeaz gain, hizkuntza-ekologiak sortu ditzakeen bide berriei buruzko gogoeta egiteko aukera paregabea izan da.

Lezo._Gosaria_1Gosaria_hartzenGosaltzenerrenteria._aurkezpenak_1errenteria._aurkezpenak_2pasai_antxo._tailerraP1000497